Hurrengo udaberriko kimaketarako Sasoikako Lanaren Programan parte hartzera gonbidatzen zaitu UAGAk
UAGAk bilera bat deitu du datorren asteartean, apirilaren 15ean, 19:00etan, Guardiako egoitzan, sasoikako lanaren programari eta udaberriko kimaketa kanpainari buruzko gai garrantzitsuenak aztertzeko.
Kanpaina horretarako Programaren bidez kontratatu nahi baduzu, dokumentazioa aurkezteko epea apirilaren 15ean ireki eta maiatzaren 5ean amaituko da.
25. urteurrena ospatu berri dugun programak, parte hartzen duten nekazariei zerbitzu integrala eskaintzea bere lehentasunen artean mantentzen du. Azpikontratazioa saihestuz eta sasoikako langileen lana duinduz.
Dokumentu honetan kontratazio baldintzak kontsulta ditzakezu eta zure eskaerarekin batera beteta entregatu behar duzun beharren fitxa deskargatu hemen.
