Cargando…
placas solares

UAGAk Araban ezarri nahi diren energia berriztagarrien makroproiektuen aurrean lur emankorra babesteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Araban ezarri nahi diren energia berriztagarrien makroproiektuen aurrean, UAGAk nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako lur emankorrak babesteko hainbat eskaera erregistratu ditu Eusko Jaurlaritzan, landa-inguruneari nabarmen eragiten diotenak.

Mota honetako makroproiektuek nekazaritza eta abeltzaintzarik gabeko kokapenei, lursail ez-emankorrei edo sortutako inpaktua ahalik eta txikiena den beste lekuei lehentasuna eman behar diete. Gaur egun landa-eremuetan bizi diren pertsonak eta landa-eremuetan garatzen dituzten jarduerak errespetatu behar dira, izan ere, elikagaiak ekoiztu eta paisaia naturala mantentzen laguntzen dute.

+INFO SUGOI: 675 707 696