UAGA Ogasun diputatuarekin bildu da sektorearen proposamenak helarazteko
Aste honetan, UAGAk bilera bat izan du Itziar Gonzalo Ogasun diputatuarekin, sektoreari eragiten dioten neurri zuzenak eskatzeko.
BEZaren itzulketa 2025eko ekainaren 30a baino lehen egitea eskatu du sindikatuak. Proposamen horri erantzun zioten aurten egin den bezala, ahalegina egingo dela itzulketa martxoaren inguruan egin ahal izateko.
PFEZren zergari dagokionez, UAGAk zergak ordaintzetik salbuesteko eskatu du basa faunaren erasoengatik, FEAGAtik eta FEADERetik jasotzen diren laguntzengatik edo EHE bezalako gaixotasunengatik jasotako kalte ordainengatik ere. Era berean, 2024ko kanpainarako onartutako justifikazio zaileko gastuen (forfait) % 70aren salbuespena hurrengo urteetara luzatzeko eskatu dugu.
Bestalde, proposatu da PFEZen zuzeneko zenbatespen sinplifikatuan zergak ordaintzen dituzten eta produktu eraldatua (gaztagileak, haragi loteak, olio egileak) saltzen duten ustiategiek, nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan aplikatzen den ehuneko murrizketa bera aplikatu ahal izatea.
Azkenik, datuen pertsonalen babespean, laguntzak onuradunen NANarekin eta izen-abizenekin ez bidaltzeko eta ez argitaratzeko eskatu da.
