UAGA Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin bildu da
UAGA Mikel Jauregi sailburuarekin eta saileko arduradunekin bildu da gaur. Besteak beste, Araba astintzen duten proiektu fotovoltaikoen eta eolikoen inguruko kezka azaldu zaie.
Bestalde, abeltzain estentsiboak jasaten duten babesgabetasun sentsazioa ere helarazi zaio, hainbat abeltzaintzak otsoaren etengabeko erasoak jasaten jarraitzen baitute. Baita harrapari hori gure etxeetan egoteak dakarren kontziliazio ezintasuna ere.
