UAGAk elkarretaratzea egin zuen Aguraingo azokan, mendiko abeltzaintza defendatzeko
Joan den asteartean ohiko ganadu azoka ospatu zen Agurainen. UAGAk, Altxa Latxa elkartearekin batera, elkarretaratze bat egin zuen sektorea dagoen egoera latzaz ohartarazteko, otsoaren presentziak mehatxatuta. Mendiko abeltzaintzak gure gizartean eta gure mendietan duen zeregina balioan jarri nahi izan zuen sindikatuak.
