Cargando…
placas solares

UAGAk alegazio teknikoak aurkeztu dizkio Argantzungo Santurtzi-1 proiektuari

Aste honetan aurkeztu ditu UAGAK, Solariak Argantzunen planteatutako proiektuari egin dizkion alegazio teknikoak, Zierbenako 2,3 eta 4 proiektuetarako prestatu zituen bezalaxe. Proiektu honek, besteetan bezala, 49.9 MW-ko potentzia ezartzen jarraitzen du Estatuko tramitazioa saihesteko.

Zentzugabekeria honek nekazarien lursailen okupazio ekarri du berriro ere, horrelako makroproiektuetan parte hartzeari uko egin baitioten ekoizleen lurrak sartu bait dituzte proiektuaren barruan. Administrazioen inplikazioa behar dugu, gizartea eta sektorea babestuz. Hori dela eta, UAGAk moratoria bat eskatuko die horrelako proiektuei Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartu arte, gaur egun hasierako onarpen-fasean baitago.