Cargando…
Playa de remolacha

UAGAk erremolatxa-sektorearen defentsan inplikatzeko eskatu dio Aldundiari

UAGAk hileroko bilera egin zuen atzo Noemí Aguirre nekazaritza diputatuarekin eta David Fernández saileko zuzendariarekin. Oraingo honetan, gai nagusia erremolatxa laborearen egoera izan zen. UAGAk erremolatxa-sektorea defendatzeko eta Arabako nekazaritzarako eta labore ureztatuetarako estrategikoa den labore horren biziraupenerako neurriak mahai gaineratzeko eskatu zuen. Ildo horretan, ezin direla ekoizleak galeretara lan egitera behartu eta Azukeraren aurrean makurraraztera.

Sindikatuak proposatu zuen egoera hori ezinbesteko kausatzat hartzea nekazaritza eta ingurumeneko betebeharrak ez betetzeko, zigorrik gabe. Azkenik, nekazaritza eta ingurumeneko laguntza honetan hartutako konpromisoak betetzeko labore berriak sartzeko eskatu zuen.

UAGAk, bestalde, gogorarazi zuen hiru aldeko bilera baten zain daudela -Eusko Jaurlaritza, Aldundia eta UAGA-, erremolatxaren sektorerako beharrezko neurriak jorratzeko.

Bestalde, bileran mihi urdinaren txertaketa-kanpainei buruzko alderdiak kontsultatu ziren, baita gaur argitaratu diren gazteei laguntzeko planari buruzkoak ere.