Cargando…

UAGAk NEWFEED proiektuaren urteroko bileran parte hartu du Derion

NEWFEED nekazal arloko berrikuntza proiektu bat da eta UAGAk parte hartzen du. Elikagaien industriako azpiproduktuak baloratzeko pentsu alternatiboak garatzea du helburu, ekonomia zirkularra sustatuz.
Aste honetan, urteroko jarraipen biltzarra egin da Aztik Derion dituen instalazioetan.

Biltzarrean, emaitzak zabaltzeko estrategiei buruz eztabaidatu da eta abereen dietan nekazal ekoizpenen azpiproduktuak sartzea nola erakargarri egin eztabaidatu da.

UAGAren kasuan, hurbilagotik jarraitu dio esnetarako behien elikatzeko mahats arrasparen erabilerari. Proiektuaren informazio guztia hemen kontsulta dezakezu.