Cargando…
temporero en viña

UAGAk Sasoikako Lanaren Arretarako Mahaian parte hartzen du

UAGAko Sasoikako Lanaren Arloak Eusko Jaurlaritzak koordinatzen duen Sasoikako Lanaren Arretarako Mahaiaren urteko bileran parte hartu zuen joan den astean. Bertan, 2022ko memorian egin eta jasotako ekintzak aurkeztu ziren, azken kanpaina baloratu zen eta datorren urterako proposamenak eta ekintzak planteatu ziren, Sasoikako Lanaren Arretarako V. Plan Integralaren barruan (2022-2024).

Sasoikako langileen kontratazioari dagokionez sektorean eragin handiena duten inguruabarrak batera jarri ziren, hala nola nortasuna usurpatzea eta sasoikako langileentzako bizitokien eskasia.

Aurten, 2023an, mahats-bilketari buruzko datu guztiak jaso gabe, 92 nekazaritza-ustiategik hartu dute parte proiektuan. Ustiategi horiek sasoiko 370 pertsona kontratatu dituzte 61 koadrilatan banatuta, eta UAGAk koordinatzen duen ostatu-sareko 44 bizitoki partikularretan hartu dute ostatu, Lezako udalerrian ostatu komunitarioa kudeatzeaz gain.

Patata-bilketan 16 nekazaritza-ustiategi artatu dira, eta 45 sasoikako langile inguru kontratatu dira. Berrikuntza gisa, aurten Euskal Sagardoarekin ere lankidetzan aritu gara, sagardoa egiteko sagarra biltzeko sasoikako langileen kontratazioan lagunduz. Proiektuan bi enpresak eta 13 sasoikako langilek parte hartu dute.

+INFO HÉCTOR: 618  670 869