Cargando…
Mujer joven trabajando

Lautadako Enplegu Plana egiteko partaidetza-prozesuan parte hartu du UAGAk

Lautadako kuadrilla partaidetza prozesu bat abiarazi egin du Lautadako Enplegu eta Tokiko Garapen Plan bat (PEDL) egiteko. UAGA izan da prozesu honetan parte hartzera gonbidatu duten eragileetako bat. Aste honetan topaketa bat egin da eta tokiko errealitatearen alderdi positiboak eta negatiboak berrikusi dira, aurretik egindako inkesta eta elkarrizketetan bildu diren beharrak eta erronkak osatzeko.

Plan hau 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren barruan kokatzen da eta horretarako 11 pilotu garatzen ari dira Euskadi osoan. Araban, Lautadaz gain, Añanan eta Gasteizen ere egingo dira.