UAGAk Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan parte hartu du
Otsailaren 13an, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua bildu zen. Eusko Jaurlaritzak sailak azken hiruhilekoan egiten ari diren jarduera nagusiak berrikusi zituen. Besteak beste, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako lege berria, landa-garapeneko sarea, haragitarako behien eta esnetarako behien plan sektorialak eta NPBren azken berrikuntzak aztertu ziren.
Nekazaritza-erakundeek eskatu zuten aldez aurretik dokumentazioa bidali behar zela ekarpenak egin ahal izateko, bestela bestela Kontseilua ez baitzen oso praktikoa. Sailak eskaerari erantzun zion, eta plan estrategikoetarako berariazko kontraste-bilerak sortzea proposatu zuen, baita NPBrako eta landa-garapeneko sarerako batzordeak eta lan-mahaiak sortzea ere.
