Cargando…

UAGAk Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan parte hartu zuen

Asteartean, hilak 4, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua konbokatu zen. Bertan, Eusko Jaurlaritzak azken hiruhilekoan egin diren jarduera nagusien errepasoa egin du. Besteak beste, NPBren azken berrikuntzak, plan sektorialen eguneratzeak eta nekazaritzako alokairupeko kontratuen berritasunak izan ziren hizpide.

Lehenik eta behin, landa-garapeneko eskualde planak eta horien gauzatze maila berrikusi ziren. Ondoren, hurrengo aldirako NPB proposamenen zertzelada batzuk eman ziren, nahiz eta oraindik alderdi asko dauden definitzeke, aurrekontuen jaitsierak garrantzitsua dirudi.

Bestalde, NPBren aurrerakina azaroaren 17tik 21era ordainduko dela aurreratu ziguten. Aurrerakin horretan sartuko dira ABRS, Resdistributiboa, Ekorregimeneak eta Abeltzaintzako Dirulaguntza Asociadak.

Plan sektorialei dagokienez, patataren plan sektorialaren, ABIAN planaren (Arabako Errioxa) eta Elikadura eta Gastronomia planaren aurkezpen laburra egin zen.

Azkenik, lursailen alokairu kontratuak aipatu ziren. Hemen kontsulta dezakezu gaiari buruzko albistea osoa.