Cargando…

UAGAk Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapeneko Kontseiluan parte hartu du

Gaur goizean nekazaritza, elikadura eta landa-garapeneko kontseiluaren bilkura egin da Arkautin. Bilera horretan Eusko Jaurlaritzaren konpromisoen dekalogoaren betetze maila, ustiategien erreleborako estrategia integrala eta araudiaren garapenaren hainbat alderdi landu dira.

Eusko Jaurlaritzak aldundiekin batera aurkezten zuen errelebo planari buruz izan da bileraren zatirik handiena. Hortaz gain martxan jartzen ari diren plan sektorialei, otsoaren egoerari eta Nekazaritza eta Basogintzaren LAParen eguneratzeari buruz hitz egin da ere.