Cargando…

UAGAk ibaiak behar bezala mantentzea eta garbitzea eskatu du, uholdeak eta kalteak saihesteko

Aste honetako uholdeek lursailetan eta laboreetan eragindako kalteen aurrean, UAGAk berriro eskatu die administrazioei arazo honetan inplikatzeko eta behingoz ibaiak behar bezala mantentzeko eta garbitzeko, lehen sektoreko jardueretan kalte larriak eragiten dituzten herrietan eta nekazaritza-lursailetan uholdeak minimizatzeko.

UAGAk txosten bat bidali die Arabako ur-baliabideen kudeaketan eskumena duten EAEko administrazioei -Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta URA (Uraren Euskal Agentzia) -. Txosten honetan, egun hauetan nekazaritzako lursailetan uholdeak jasan dituzten Arabako nekazarien kasu partikular asko jasotzen dira, besteak beste, ezponda txikituak, lursailetako zuloak, urak eramandako lur emankorra, ereindako haziaren galera edo harrien pilaketa.

Hau eskatu dugu:
• Kaltetutako azpiegiturak konpontzeaz eta birjartzeaz arduratzea, baita urak eraman duen lur emankorra birjartzeaz ere.
• Kalteak jasandako nekazarientzako kalte-ordainak ezartzea.
• Ibaiak garbitu eta mantentzea, ibilguen ehrregulazio hidrikoa egokia izan dadin, gertakari hauek aurreikusteko eta pertsonen segurtasuna bermatzeko.
• UAGArekin elkarlanean aritzea uholde-arriskua murrizteko jarduerei edo inbertsio-proiektuei ekiteko.