UAGAk Batzar Nagusia egin du Trebiñun
UAGAk 46. Batzar Orokorra egin du aste honetan Armentiako Bentetan (Trebiñu). “Lehen sektorea indartuz, etorkizuna bermatu” lelopean, afiliazioari adierazi nahi izan dio “denok batuta eta lan eginez, gauza handiak lortuko ditugula nekazari eta abeltzain guztien ongizaterako eta belaunaldi berrientzako etorkizun oparoa ere lortzeko”, adierazi du Edurne Basterra UAGAko presidenteak.
Batzarrean, 2025erako kontuak eta aurrekontua onartzeaz gain, 2024ko jarduera sindikala berrikusi zen eta ikasturte honetarako lan ildoak zirriborratu ziren. Gainera, EAEko kudeaketa zentroen integrazio prozesuaren egoera azaldu zen eta Alberto Friasek, ingurumenean espezializatutako abokatuak, Araban planteatutako energia makroproiektuei buruzko informazioa eman zuen.
Kontsultatu hemen Batzarraren prentsa oharra.
