Cargando…

Txikiak eta helduak, landaren industrializazioaren aurka

Traktorada txiki batek eta Foru Aldundiaren aurrean egindako elkarretaratzeak larunbatean amaiera eman zioten jarduera sindikalaren aste biziari. UAGAk, Araba Bizirik, Bionekazaritza eta Atacarekin batera antolatutako mobilizazioaren helburua gizartea landa-ingurunean makroproiektu energetikoak jartzeak dakarren arriskuaz jabetzea izan da.

Erakunde deitzaileek azaldu zutenez, Araban pairatzen ari garen trantsizio energetiko berriztagarri industrialaren ereduaren hedapenak eremu naturalen eta laborantza-lurren okupazio oso intentsiboa ekarriko luke, horietako asko komunalak direnak, eta salgai huts bihurtuko lirateke, haien erabilgarritasuna eta etorkizuneko sarbidea baldintzatuta. Hedapen hau lurraldea antolatzeko eta planifikatzeko ezinbesteko tresnen estaldura juridikorik gabe egiten ari da, eta industrializazio- eta pribatizazio-irrikari soilik erantzuten dio.

Ez dago proposamenik azpiegitura hauek eremu antropizatuetan edo eraikuntzen estalkietan instalatzeko, instalazio hauek eragiten duten kaltea murriztuz. Era berean, ez da proposatzen berriztagarrien hedapen-eredurik, autokontsumo komunitarioaren eta industrialaren tokiko beharrei erantzungo dienik. Beraz, lurraldea salmentan jartzeaz gain, Araban nekazaritza-jarduerak bertan behera uztea bultzatzen dute.

Praktika hauek salatzen jarraitzeko datorren apirilaren 13an Euskal Herria Bizirik-ek manifestazio handi bat antolatu du Azpeitian. Araba Bizirik-ek autobus bat antolatzeko asmoa du, aurrerago informatuko dugu.