Hidrokarburoen gaineko zerga itzultzeko eskatzeko aukera Laguardian eta Gasteizen ditugun bulegoetan
Gogorarazten dizugu uztailaren 19ra arte zabalik dagoela UAGAn 2023ko nekazaritzako gasolioaren kontsumoagatik hidrokarburoen zerga berezia itzultzeko eskaera egiteko epea.
Guardiako bulegoa aste honetan hasiko da tramitatzen (Soiartzerekin harremanetan jar zaitezke 635 704 867 telefonoan). Gasteizko bulegoan kudeaketa presentziala asteazken eta ostegunetan egiten da 9: 00etatik 14:00etara (Blancarekin harremanetan jar zaitezke 628 412 202 telefonoan).
IEH itzultzeaz gain (63,71 euro kontsumitutako 1.000 litroko), aurten aparteko hobaria ere izapidetuko da, erregaien prezioaren igoera konpentsatzeko 2023an, litroko 0,0375 €.
Laguntza izapidetzeko, beharrezkoa da 2023an kontsumitutako nekazaritza-gasolioaren fakturak aurkeztea, diru-sarrera egingo den kontu-zenbakia, kontsumorako erabilitako makineriaren matrikulak eta ereduak ere. Aurreko urteetan eskaera UAGArekin egin baduzu eta aldaketarik ez badago, fakturak besterik ez da ekarri behar.
