Cargando…

Solaria, kanpora!

Mercosurreko akordio mehatxu arriskutsua da Europa osorako baina hemen, Araban oraintxe bertan, gure etorkizuna baldintzatzen duen hurbileko beste arazo bat dugu: energia enpresek nekazaritza lurrei eta nekazari zein abeltzainei egiten dioten jazarpena hain zuzen. Solariak hilabete honetan 19 poligono fotoboltaikorako baimena eskatu du. Hortaz aurretikoaz aparte beste 1.200 hektarea baino gehiago okupatu nahi ditu, gure lan tresna nagusian presio jasanezina eginez. Ulertezina da nola, urteetako mobilizazio eta borrokaren ostean, administrazioak enpresa horiei gure lurralde-plangintza egiten eta desegiten uzten dieten. Bitartean, energia berriztagarrien LAPa oraindik onartu gabe dago, noiz onartuko den ez dakigula.

Era berean, lehen sektorea nekazaritza-lurraren okupazioagatik jasaten ari den babesgabetasuna salatzen dugu eta Aldundiak berriz, energia proiektu horien aldeko apustua egiten jarraitzen du. Lotsagabekeria eskandalagarria da Solariako bi zuzendari ohi Aldundiak eta EVEk, hurrenez hurren, kontratatu dituztenean eta horrek susmatzen du enpresak gure administrazioetan duen eragina.

Egunotan mobilizazioak aprobetxatu ditugu proiektu hauei herri alegazioak sinatzen hasteko. Alegazioa hemen deskarga dezakezu sinatzeko. Zenbat eta pertsona gehiago izan, orduan eta presio handiagoa egingo dugu. Sinatu ondoren, UAGAra ekar ditzakezu.