Cargando…

Sindikatuek eta aldundiek bat egin dute Bizkaian eta Araban Dermatosi Nodularraren Aurkako txertaketa eskatzeko 

Albaitaritzako Alerta Sanitarioko Sareak (EEZES) igorritako azken jakinarazpenen arabera, Bizkaia eta Araba Estatuan zehaztutako txertaketa estrategian sartutako eremuetatik kanpo geratzen dira.

Bizkaiko eta Arabako foru-aldundiek, lurralde horietako nekazaritza erakundeekin batera (Araban UAGA), adierazi dute ez dela ulertzen txertaketa eremuetako irizpide aldaketa. Pirinioez bestaldeko fokuen ondoren 150km-ko kordoia ezarri baitzen. Euskal Autonomia Erkidego osoari dermatosiaren aurkako txertoa jartzeko beharra berretsi dugu, azken fokuen aurrean abereak babesteko.

Gainera, une garrantzitsu batean gaude; izan ere, ganadua mendiko larreetara igoko denez, beharrezkotzat jotzen da epe laburrean erabaki bat hartzea, txertoa ahalik eta azkarren jarri ahal izateko. Prentsa ohar baten bidez, lurraldearen berezitasuna eta abeltzaintza estentsiboko eredua aipatu dira eta oso ohikoa da herrialdeen artean larreak partekatzea. Horren ondorioz, baliteke txertoa hartu duten eta txertatu ez duten animaliak aldi berean egotea eta horrek zaildu egin dezake gerora animalien maneiua txertaketa neurriak aplikatzen badira.

Foru aldundiek eta nekazaritza erakundeek behin eta berriz adierazi dute prebentzio neurriak hartzen laguntzeko prest daudela eta erakundeek txertaketaren kostua beren gain hartzeko aukera barne. Baina horretarako lurralde horietan aplikatzeko baimena eman behar da.

Txertoa jartzeko aukera ez dagoen bitartean, beharrezkotzat jotzen da abeltzaintzako ustiategietan prebentzio eta biosegurtasun neurriak indartzea. Ildo horretan, sektoreari garbiketa eta desinfekzio jarduerak zorroztea gomendatzen zaio. Osasun arriskuak murriztera eta ganadua babestera bideratutako neurri guztiak aplikatzea ere.