Cargando…
patata para cosechar

Patata-kanpainarako sasoikako langileak behar badituzu, UAGAren programan izena eman dezakezu abuztuaren 14ra arte

UAGAn datorren sasoikako lanaren kanpaina antolatzen ari gara patataren sektorean. Langile profesionalak eduki ahal izatea da aurreikuspena, Aguraingo aterpetxean ostatu hartuta, horretarako, sasoikako lanaren programaren bidez  kontratatu nahi diren ustiategietatik beharrizanak ezagutzea beharrezkoa da. Horregatik, programa honetan izena emateko azken eguna abuztuaren 14a izango da.

Bestalde, ikusi dugu kanpaina honetan ezaugarri bereziko lan-eskaintza batzuk daudela, eta zaila dela horiek betetzea. Horregatik, lanean ari gara lurraldean bizi diren pertsonak kontratatzeko beste aukera batzuk bilatzeko, tokiko erakundeen eta kolektiboen bitartez.

+INFO GUSTAVO: 635 704 865