Otsoen erasoak gogortu egin dira abeltzaintza-ustiategietan
Azken aste hauetan, gutxienez 5 eraso detektatu dira Arabako hainbat eremutan. Horiek bata bestearen atzetik datoz, etengabeko eta itxuraz saihestezina den tanta jario gisa, abeltzaintza sektorearen ezintasunaren aurrean. Otsoaren presentzia hedatu egin da eta erasoak orokortu egiten dira lurralde historikoko mendi publikoaren zati zabal batean. Gainera, azken asteotako hilketek Gorbeia inguruan ere talde bat dagoela baieztatzen dutela dirudi.
UAGAk abagune horren larritasuna eta abeltzaintzasektorearen muturreko egoera Eusko Jaurlaritzara eta Aldundira eraman ditu berriro. Azken bileretan, UAGAk eskatutako eta ABEREk egindako txosten bat aurkeztu da. Bertan, ustiategietan, otsoaren presentzia hutsagatik abeltzainek bere gain hartzen duen gainkostua islatzen da.
Otsoaren presentziagatik kalkulatutako kostu orokorra 2 milioi euro ingurukoa da. Azterlanean kontuan hartu dira presentzia gehien jasan duten erabilera publikoko mendi inguruak (Gibijo, Bajerro, Salvada, Gorbea eta Badaia mendilerroak). Otsoaren presentziak dakarren dedikazio gehigarria aztertu da, bai zaintzari dagokionez (dedikazio-orduak, kilometrajea, prebentzio-neurriak ezartzea, maneiua aldatzea, mastinak zaintzea…), bai erasoen kudeaketari dagokionez (balorazioa, kalte-ordainak, etab.). Batez beste, kostu gehigarriak 350 €/ UGM koak dira. Ahuntz-azienda da sektorerik kaltetuena (468 €/ UGM), otsoaren erabilerak aldaketa handia eragiten duelako.
