Cargando…

NPBa aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte luzatuko da

Ministro Kontseiluak Nekazaritza Politika Bateratuaren eskaera bakarraren aurkezpena maiatzaren 31ra arte luzatzea onartu du. Hasiera batean, epe hori apirilaren 30ean amaitzen zen. Eskaera bakarra aldatzeko epea ere luzatu egingo da, eta ekainaren 15era arte egin ahal izango da.

Bestalde, Europako ganberak hainbat aldaketa onartu ditu aste honetan NPBn inguruan. Egindako berrikuspenak nekazariek finantzaketa jasotzeko bete behar dituzten hiru ingurumen-baldintzetarako arauak aldatzen ditu. Halaber, malgutasun handiagoa eskaintzen die EBko herrialdeei NPBko arauen salbuespenak emateko, aplikatzeko zailtasunak edota muturreko baldintza meteorologikoen aurrean. Gainera, hamar hektarea baino gutxiagoko ustiategi txikiek ez dute kontrolik eta zehapenik izango NPBren arauak ez betetzeagatik. Aldaketa hauek aurtengo eskaeretan aplikatu ahal izango dira.

Europako Parlamentuaren prentsa-oharra hemen kontsulta dezakezu.