Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko bilera Arabako Errioxan
Aste honetan mahastizaintzako eta ardogintzako bilera sektorial bat egin da UAGAk deituta, Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan, hainbat gai interesgarriren berri emateko.
Errioxa JDKren Kontseilu Arautzaileak emandako datuak aipatu ziren, kanpaina honen ekoizpenari buruz datuak aipatu ziren etaa merkaturatzeari buruzko datu batzuk ere. Uztari dagokionez, izendapen osoan 225,5 milioi kg bildu dira. Arabako Errioxan 61,7 milioi kg bildu dira, 54,4 milioi kg mahats tinta eta 7,3 milioi kg zuri.
Era berean, Europako Batzordeak EEIren ildoan (2023-2027) aurreikusita dituen laguntza sektorialen, Eusko Jaurlaritzak planifikatutako laguntzen eta Aldundiak planteatutakoen gaineko informazioa eman zen.
Azken horiei buruz, mildiurako laguntzalerroa azaldu zen “ekitaldi kritiko ez aseguragarrien aurkako babes-lerroa” izenekoa, ALHAOn azaroan argitaratuko dena. Ustiategiek eskatu egin beharko dute, fitosanitarioetan gehiegizko gastua izan badute, kanpaina honek eragindako ondorioei aurre egiten laguntzeko.
Beste gai batzuk ere jorratu eta eztabaidatu ziren, hala nola Kontseilu Arauemaileak mahats bilketaren itxiera goiztiarrak eskualdean, udalerri bakoitzeko errendimenduen murrizketa ezartzeko aurten hartutako erabakia edo lehentasunezko ustiapen gisa aitortzea eskatzeko beharra.
Informazio gehiago atzokoan egin zen aurkezpenean duzu, esteka honetan deskargatu dezakezuna.
