Udaberriko kimaketa- eta desniete-kanpainaren aurreko bilera Arabako Errioxan
UAGAk udaberriko kimaketa- eta desniete-kanpainarako sasoikako langileak kontratatzeari buruz informazio-jardunaldi bat egin zuen joan den astean Guardian, Arabako Errioxako Kuadrillan.
UAGAn lehen sasoikako langileen koadrilak kudeatzen ari dira apiriletik nekazariei zerbitzua emateko.
Jardunaldi honetan berriro azaldu ziren kontratazio-moduetan egindako aldaketen xehetasunak, indarrean dagoen legeria eta lan-ikuskaritzei buruzko gai garrantzitsuak. Era berean, sasoikako langileen nortasun-agiri originalak egunero berrikusi behar direla gogoratu zen, nortasuna ordezteko inguruabarrak saihesteko.
Aldi berean, sasoikako langileei estaldura emateko bizitoki partikular eta komunitarioen kopurua handitzeko beharra azpimarratu zen, baita gutxieneko soldataren igoeraren kontuak eta nekazaritza-sektorerako eskulan kualifikatua aurkitzeko zailtasunak ere.
Bileraren laburpen-bideo bat hemen ikus dezakezu.
