UAGAK bilera izan zuen Aldundiko Ingurumen Sailarekin
UAGA aste honetan bildu egin da Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasuneko foru arduradunekin, Saray Zarate diputatuarekin eta MªJosé Madeira Ingurumen zuzendariarekin, sektoreari eragiten dioten hainbat gai aztertzeko.
Otsoari dagokionez, animalia horren babes estatusa jaisteko presioa egiten jarraituko dutela adierazi zuten, orain Europako babes maila jaitsi egin denez, aukerak irekitzen direla estatu mailan ere egoera aldatzeko adierazi zuten. Erasoengatiko kalte ordainei dagokienez, dekretu berria martxoa eta apirila bitartean argitaratzea espero dute. UAGAk eskatu zuen gertatzen diren erasoak atzeraeraginezko izaerarekin ordaintzeko, dekretu berriak jasotzen dituen zenbatekoekin.
Bileran, halaber, UAGAren abeltzaintza plastikoen inguruko proiektua aztertu zen, Barrundiako konpostaje instalazioari buruz hitz egin zen eta ardi artilea biltzeko dauden arazoei buruzko irtenbidea bilatzeko premiaz hitz egin zen. Azkenik, sindikatuak azalpenak eskatu zituen bisoi europarra babesteko AHTren proiektuan egindako desjabetzeei buruz.
