Cargando…
Txakoli de Artomaña

Emaitza etsigarriak 2024ko txakolin-kanpainan

Arabako Txakolina Jatorrizko Deiturak aurtengo mahats-bilketa amaitu du, eta jasotako kiloei dagokienez, emaitza etsigarriak izan ditu. Behin betiko itxieraren zain, 360.000 kilo mahats bildu ziren, 2023an baino 34.000 gutxiago. Aipatu behar da 2023ko kanpainaren emaitzak oso txarrak izan zirela jada, 2022koaren aldean % 46ko beherakadarekin (JD honen historiako kanpainarik onena).

2023ko datuekin alderatuta gorakada txiki bat aurreikusten bazen ere, baldintza meteorologikoek izugarri baldintzatu dute aurtengo mahats-bilketa, irailean okerrera egin baitzuen, udaberritik oso zigortuta zeuden mahastien egoerak.