Nekazaritza Lurren Nutrizio Iraunkorrari buruzko Errege Dekretua argitaratu da
Aste honetan nekazaritzako lurzoruetan nutrizio jasangarrirako arauak ezartzen dituen 934/2025 Errege Dekretua argitaratu da. Dekretu hoek aurrekoa aldatu eta betebehar batzuk egokitu nahi ditu, abian jartzea errazteko, beste araudi sektorial batzuekiko koherentzia indartzeko eta zalantzak sortu dituzten idazketak argitzeko.
Ustiapen koadernoan erregistratzeko betebeharrak eta ongarritze plana atzeratu egiten dira. Ustiapen koadernoa nahitaezkoa izango da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera eta digitala zein paperezkoa izan daiteke; ustiapen koadernoko “Ongarritzea” atalean ere sartu dira mantenugaiak emateko eragiketak erregistratzeko betebeharraren salbuespenak. Bestalde, ongarritzeplan baten betebeharra 2026ko irailaren 1era arte atzeratzen da.
Purinei dagokienez, salbuespenak sartu dira, eta plater, abaniko eta kanoi bidezko sistemen bidez aplika daitezke.
Laburpen honetan, hartutako berrikuntza nagusiak kontsulta ditzakezu.
