Arabako Errioxan uzta berdearen dirulaguntza jasotzeko onartu diren lursailen behin betiko zerrenda argitaratu da
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak gaur argitaratu du 2024ko deialdiari dagozkion Arabako Lurralde Historikoko Errioxa JDKko mahastien uzta berdea egiteko dirulaguntzak onartu eta ukatzen dituen agindua.
Ebazpena onartu zaien ustiategiek uzta berdea egin ahal izango dute ekainaren 28tik uztailaren 15era arte. Dirulaguntzaren zati bati edo laguntza osoari uko egin nahi bazaio, 10 eguneko epea dago uko horren berri emateko.
Behin betiko zerrenda hurrengo estekan kontsulta dezakezu.
