Cargando…

Gaixotasun hemorragiko epizootikoa jasan duten ustiategientzako laguntzak argitaratu dira

Arabako Foru Aldundiak duela gutxi argitaratu du gaixotasun emergenteak eragindako galera ekonomikoak konpentsatzeko laguntzei buruzko dekretua. Halaber, laguntza argitaratu den egunera arte EHE jasan duten eta dirulaguntza jasotzeko onuradunak diren ustiategien zerrenda argitaratu du.

Laguntzen zenbatekoak behin betikoak dira abuztuaren 28tik aurrera eta ofizioz kudeatuko dira. Arabako Lurralde Historikoan gaixotasun berriak agertzeak eragindako kalteengatiko laguntza dekretuetan eta 2024rako deialdian ezarritako irizpideen arabera kalkulatuko dira.

Laguntza horiek bi modulutan garatzen dira: Lehenengoa, kaltetutako eta tratatutako animalia buruentzat eta bestea hildako animali eta nonatoentzat. Horiek guztiak aldez aurretik jakinarazi behar zaizkio Aldundiari. Egoera larri bezain berria zenez eragile guztientzat, erregistrorik gabeko kasuren bat eman da eta kasu hauei ez zaie laguntzarik aitortu.