Animalia basatien aurkako babes neurriak erosteko eta hazi zaldiak erosteko laguntzak argitaratu dira
Abeltzaintzarako zenbait dirulaguntza argitaratu ziren joan den ostiralean ALHAOn.
Alde batetik, “Euskal Herriko Mendi Zaldia” arrazako hazi zaldiak erosteko laguntza argitaratu zen. 12 hilabetetik gorako arren erosketak sartuko dira dirulaguntza honetan eta 2024ko urtarrilaren 1etik irailaren 6ra bitartean egindako eragiketak sartuko lirateke, Irailaren 6 delarik eskaria aurkezteko azken eguna.
Bestalde, fauna basatiaren erasoetatik babesteko, bi lerro zabaldu dira: ustiategietan prebentzio neurriak ezartzeko lerroa eta fauna basatiaren aurkako beste bat. Laguntza honetan hesi eramangarriak, geolokalizazio gailuak, artzain elektrikoak edo mastinak erostea aurreikusten da. Eskabideak aurkezteko epea, kasu honetan, abuztuaren 23an amaituko da.
