Cargando…

Argantzunen Solariako poligono fotovoltaiko berria egiteko baimen-eskaerak argitaratu dira

Joan den ostiralean, ekainaren 21ean, ALHAOn argitaratu zen Argantzun inguruan poligono fotovoltaiko berri baterako baimen-eskaera.

Zierbana 2, 3 eta 4ko proiektuen bikia den proiektu honek, 49,9 MW-eko potentzia bera du, baimena Industria Ministerioaren bidez izapidetzera behartuko luketen 50 MW-en azpitik.

UAGAk jakin ahal izan duenez, berriz ere, proiektuan interesik ez duten nekazarien azalerak sartu dituzte. Beste behin, balio agronomiko handiko azalera okupatu nahi dute Arabako gizartearen aldarrikapenei inolako jaramonik egin gabe.

UAGAk, kasu honetan ere, proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztuko ditu eta kaltetuei eurenak aurkezten lagunduko die. Aski da sektorearen aurkako jazarpenarekin, gure lurra eta sektorea babestu behar ditugu!