Otsoaren etengabeko erasoen eta Kudeaketa Planaren Borradorearen aurkako protesta egin zen Artzain Egunenean
Igandean Amurrion Artzain Eguna ospatu zen. Sektorearentzako jai-hitzordu bat izan behar zuena, beste behin ere protesta ekintza bihurtu zen otsoaren etengabeko mehatxuagatik.
Aste honetan bakarrik, otsoak hiru baserriri eraso die, Artxuan, Karkamon eta Gilarten. Horren ondorioz, txahal bat eta 40 ardi baino gehiago zauritu edo hil egin dira. Eraso horiek erakusten dute prebentzio-neurriek ez dutela balio harrapari honetaz babesteko.
UAGAk sektorearen babesgabetasuna salatu zuen Amurrion, 2020an Eusko Jaurlaritzak espezie mehatxatuen euskal katalogoan otsoa sartu zuen eta Estatuko Gobernuak LESPREn 2021ean. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Plan bat argitaratu berri du. Plan horrek, sektorearen proposamenak kontuan ez hartzeaz gain, otsoa lurralde osora hedatzea du helburu.
Ehizarako eta espezie horren kontrolaren debekuen ondorioz, populazioa handitzen ari da eta abeltzaintzaren aurkako erasoak areagotzen ari dira. Eraso horietako asko desagertzeko arriskuan dauden arraza autoktonoek jasaten dituzte. Gure eskaerak kontuan hartzea eta otsoa kontrolatzeko aukera ematea eskatzen dugu, gizarte osoak haran eta mendiez gozatzen jarrai dezan. Gure ganaduak egiten duen mantentze lanari esker eta etorkizuneko belaunaldiek abeltzaintza praktikatzen jarraitzeko aukera izan dezaten.
