Cargando…

Europako komisario berriak aurkeztu dira

Europako Batzordeak aste honetan jakinarazi ditu Ursula von der Leyenek bere kabinete berria osatzeko proposatu dituen izenak. Behin betiko izendatzeko, Europako Parlamentuaren gehiengoaren onespena izan beharko dute.

Christophe Hansenek, Europako Alderdi Popularreko orain arteko diputatuak, Nekazaritza eta Elikadura komisario kargua beteko du. Hansenek Europako Parlamentuan lan egin du merkataritzaren eta ingurumenaren arloetan. Agintaldiaren lehen 100 egunetan txosten estrategiko bat aurkeztuko du, Europako nekazaritzaren etorkizunerako gakoekin.

Animalien osasuna eta ongizatea komisario bakar baten pean egongo dira, Olivér Várhely hungariarraren ardurapean. Teresa Ribera, berriz, Lehia eta Trantsizio Berde eta Sozialeko komisarioa izango da, lehendakariorde gisa. Ribera gogor kritikatu dute nekazaritza erakundeek Espainian, bere erabakiak direla eta, baina ez du zuzeneko eskuduntzarik izango sektorean. Hala ere, lehenengo sektorearentzat zuzeneko ondorioak izango dituen, trantsizio ekologikoaren erantzule nagusietako bat izango da.