Cargando…

Murrizketarik gabeko NPB bat behar dugu

Mobilizazio hauetan ere, ezin genuen alde batera utzi Nekazaritza Politika Bateratuaren egoera. Bi administrazioen aurrean -Eusko Jaurlaritza eta Estatukoa- Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) defentsa aldarrikatu dugu eta haiek ere defendatzeko eskatu dugu. Ezin dugu ahaztu Europako aurrekontua murrizteko proposamena, NPBri zuzenean eragingo diona, zuzeneko laguntzen % 18ko murrizketarekin. Aplikazio horrek eragin suntsitzailea izango luke, bai nekazaritzako ustiategi txiki eta ertainen bideragarritasunerako, bai milioika familiaren poltsikorako. Horregatik, Europako aurrekontuaren negoziazioetan eta NPBren erreforman lehen sektorearen defentsa eskatzen dugu.