Bihar Mercosur akordioaren aurkako manifestazioa, anima zaitez!
Bihar, otsailak 21, UAGAk, Araba Bizirik, Ataca eta Bionekazaritzarekin batera, manifestazio bat deitu dugu Arabako gizarteak EBk Mercosurrekin duen akordioa gaitzesteko. Gure elikadura burujabetza, gure osasuna eta herrietako bizitza arriskuan jartzen dituen akordioa salatzeko. Manifestazioa goizeko 12:30etan abiatuko da Bilbo plazatik Santa Barbara plazaraino. Traktoreekin joan nahi izanez gero, 10:30ean Buesa Arenako aparkalekuan bilduko dira.
Asteazkenean aurkeztu genuen deialdia diputazioaren aurrean, azkenean aurrera egin ez duen, akordioaren aurkako mozio bat eztabaidatzen ari ziren bitartean. Horrek agerian uzten du alderdi politiko gehienek ez diotela babesik ematen Arabako lehen sektoreari, enpresa handien intereseekin lerrokatzen direla.
Premiazkoa eta beharrezkoa da, eskatzen dugun bezala gainerako gizartearen atxikimendua eta lehen sektore osoak planteatzen duen mobilizazio hori babestea. Akordioak gure jarduera mehatxatzen du, lurraldea egituratzen duen nekazaritza eta abeltzaintzaren baldintzatu eta gure herrien bizitzaren eta elikadura-etorkizunaren aurkako neurria da.
Prentsa-oharra hemen kontsulta dezakezu.
