Hueskako Dermatosi kasu berriek alarmak piztu dituzte berriro
Gaitza kontrolatuta zirudiean, aste honetan Dermatosi Nodular Kutsakorraren bi kasu berri eman dira ezagutzera, oraingoan Huescan. Foku berri horiek berriz ere alarmak pizten dituzte zabaltzen jarrai dezakeen gaixotasun baten aurrean.
Aspalditik, UAGAk instantzia guztietan eskatu du gure lurraldeko txertaketa egitea. Oraingoz bakarrik, Frantziaren mugakide den eskualdean, Gipuzkoan eta Nafarroako zati batean besterik ez zaiela txertoa eman.
Gogoan izan behar da hainbat ustiategi eta lurraldetako aziendak batera bizi direla mendi larreetan, txertatutako eremuetako animaliak beste batzuekin nahastuta. Ehunka edo milaka abelburu dituzten mendi larre horietako batetan osasun hustutzea gertatuko balitz, gaindiezina izango litzateke sektore osoarentzat. Ekonomikoki, ekoizpenari dagokionez, edota animoari dagokionez ere.
Kontrol handiagoa eta zorrotzagoa eskatzen dugu kaltetutako eremuetako animalien mugimenduetan; txertaketa behi azienda osoarentzat zabaltzea eta beharrezko neurriak ezartzea osasun hutsunea saihesteko.
