Cargando…

Krisi geopolitiko berri bat, nekazaritzako inputen igoera berri bat

Joan den asteburuan piztu zen Pertsiar Golkoko gatazka berria eta jada ondorioak izaten hasi da nekazaritzan. Nekazaritzako gasolioaren, ongarrien eta sektoreak kontsumitzen duen energia elektrikoaren prezioak berrikusten hasi dira eta ez bereziki, beherantz.

Miguel Padilla COAGeko idazkari nagusiak iritzi artikulu bat sinatu du aste honetan, Persiako Golkoko krisiak nekazaritzako inputak berehala igotzea justifikatzen duela zalantzan jarriz. Baizik eta arauak betetzen direla arautzea eta ikuskatzea beharrezkoa dela.

Padillak ohartarazi duenez, “nekazaritzako inputen igoeran merkatuetan portaera eredu normal bat dago, aitzakia bat agertzen den bakoitzean errepikatzen dena. 2022an ikusi genuen bezela, Ukrainaren inbasioarekin. Gasolioaren eta ongarri nitrogenatuen prezioek gora egin zuten astetan, hornikuntza kostuen benetako bilakaera justifikatzen zuena baino dezente gehiago. Bien bitartean, energetika handien marjinek eta ongarri konpainiek marka historikoak ezarri zituzten. Baina nekazariek ordea, guzti hori ordaindu dute, enpresa energetikoek inoiz baino gehiago irabazi duten bitartean. Ez da iritzi bat: horixe islatzen dute urte horretan argitaratutako emaitza kontuek “.

COAG artikuluan honako hau dio: “Ez dugu eskatzen Gobernuak prezioak kontrolatzea, ezta merkatuetan arbitrarioki esku hartzea ere. Zerbait errazagoa eta egingarriagoa eskatzen dugu: arauak betetzen direla zaintzea. MLBNk berehala aktibatzea nekazaritzako input nagusietako prezioen edozein mugimenduren jarraipena aktibatuz. Aztertu ea  mugimendu hori benetan justifikatuta badago hornikuntza kostuekin eta horrela ez bada bestelako neurriak hartzea. Nekazaritza Ministerioak elikadura katearen araudiak jasotzen dituen monitorizazio-mekanismoak abian jartzea. Bestetik, Espainiak Bruselari jakinaraztea Nekazaritzako Elikagaien Krisiari buruzko Erregelamenduan aurreikusitako alerta goiztiarreko tresnak aktibatzearen beharra. Ez da asko eskatzea. Estatu batek egin dezakeen gutxienekoa da Espainian 50 milioi pertsona eta EBren zati handi bat elikatzen duen sektore baten alde egitea besterik ez”.