Cargando…

Gogoratu: trafikoko gorabeherak egongo dira Ironman frogagatik igande honetan, uztailak 14

Uztailaren 14an, igandea, Ironmanen kirol-probaren beste edizio bat ospatuko da eta eragin handia izango du Uribarri urtegitik Gasteizera bitarteko trafikoan. Lasterketa igarotzearen eragina jasaten duten ustiategiek nekazaritzako lanetan duten inpaktua minimizatzeko, batez ere kooperatibetarako sarbideak bezalako zona gatazkatsuetan, gomendatzen dizuegu honekin batera doan planoa eta erakundeak proposatzen dituen ibilbide alternatiboak kontsultatzea. Antolatzaileek jakinarazi dute debekatuta dagoela […]

Energia berdearen zuriketa eta sektorean duen eragina salatu du UAGAk

Energia berriztagarrien proiektuei emandako erantzun sozialaren ondorioz, enpresak eta erakundeek ekimen horiek zuritzen saiatzen ari dira. Beren planek duten hedaduraz, nekazaritza-lurretan, zein landa-ingurunean edota gizarte osoan duten eragina txikia izango dutela iruzurtuz, gizarte publikoan duten irudi txarra aldatu nahian. Aste honetan, Espainiako lur emankorren % 0,2 “soilik” eguzki-panelez beteta daudela ziurtatzen duen azterlan baten berri […]

Fincas rústicas

Eusko Jaurlaritzak ez ditu bete NPB ordaintzeko epeak

Afiliazioari aste honetan sms bidez jakinarazi genion bezala, Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen hilaren 4an ordainduko zituela ordaintzeko falta ziren iazko kanpainako NPBren zenbatekoak. Hala ere, jakin dugu ustiategi batzuek oraindik ez dutela ekorerregimenen laguntza jaso. Sektoreko protestek ezer gutxirako balio izan dira; izan ere, nekazaritzako ustiategiei likidezia emateko epeak arintzeko eskatu genuen arren berandu dabiltza. […]

COAGek oilaskoa amu-produktu gisa erabiltzen dela salatu du

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundea (COAG) oilaskoa “amu-produktu” gisa erabiltzearen aurka agertu da Family Cash eta Carrefour bezalako supermerkatuetako kateek egindako eskaintzetan. Itxuraz kontsumitzaileentzat onuragarriak diren sustapen horiek benetan kalte larria egiten diete hegazti-haztegiei. COAGen arabera, banaketa-kateek oilaskoaren prezioa jaitsi nahi badute beren irabazi-marjina murriztu beharko zuten, presio hori ekoizleengana eraman beharrean. Horrela, produkzio-katean parte […]

patata para cosechar

Patata, txakolina eta nekazal lan orokorrak egiteko sasoiko langileen kanpaina antolatzeko bilerara deitzen zaitugu uztailaren 10ean

Datorren asteazkenean, uztailaren 10ean, 08:30ean, patata, txakolina eta nekazaritzako lan orokorrak egiteko kanpaina prestatzeko bilera egingo da UAGAren Gasteizko bulegoetan. Sasoiko langileen kontratazioari buruz dauden berrikuntzen berri emateko. Bileran, lan-erreforma ezarri ondoren kontratazioan izango diren berrikuntzak aztertuko dira, kanpaina honetarako sasoikako langileen soldata adostuko da, sasoikako lanaren programan parte hartzeko konpromisoan izango diren aldaketak adieraziko […]

Uvas sin madurar

Mahats bilketa berdea: mahasti-aseguruaren aldaketa

Mahats-bilketa berdea egiten ari bazara eta mahasti-asegurua baduzu, Agrosegurok azaldu du nola egin behar den laguntza hauek jasotzen dituzten lursail aseguratuekin: Bilketa berdearen laguntza eskatu diren lursailetan, modulu nagusien kapitala murrizteko eskatu ahal izango da. Murrizketa aseguratutako ekoizpenaren % 100ekoa izan behar da Kaxkabarra eta aparteko arriskuen primaren % 80 ordainduko da. Eskabidea 2024ko uztailaren […]

Tractor con ordenador incorporado

I+D+i agro proiektu batean parte hartu nahi duzu? Baduzu garatu nahi duzun ideiarik?

UAGAk nekazaritza, abeltzaintza eta mahastizaintzaren sektoreko I+G deialdietara hainbat proiektu aurkeztuko ditu. Gure ustez, oso garrantzitsua da sektorea modernizatzeko ideia berritzaileak probatu eta aztertzea. Horregatik, horrelako proiektuetan parte hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaitugu. Horretaz gain, frogatu nahi duzun ideiaren bat baduzu edo proiektu berriak plantea daitezkeela uste baduzu, deitu!. + INFO XABI: 675 […]

Zierbena 2, 3 eta 4 proiektu fotovoltaikoei buruzko herri alegazioa sinatzeko azken egunak

Zierbena 2, 3 eta 4 proiektu fotovoltaikoei buruzko herri alegazioa sinatzeko azken egunak Datorren asteazkenean, uztailak 10, bukatuko da Zierbena 2, 3 eta 4 proiektu fotovoltaikoei alegazioak aurkezteko epea. Esteka honetan, UAGAtik prestatu dugun alegazio herrikoia deskarga dezakezu. Datorren astelehenean, uztailak 8, izango da alegazioak jasotzeko azkenengo eguna. Eskerrik asko zure laguntzagatik!

barricas de vino

Uztailaren 10ean, upeltegietako tufoaren prebentzioari buruzko jardunaldia

Datorren asteazkenean, uztailak 10, Guardiako kuadrillan jardunaldi bat egingo da upeltegietan tufoak (CO2) duen presentziak suposatzen duen arazoa aztertzeko. Upategi, txakolindegi, sagardotegi eta garagardogileen arduradunek zein langileek beren ezagutza handitzea da jardunaldi honen helburua. Instalazioetan tufoaren presentziak eragindako istripuak saihesteko. Sektorearekiko zuzeneko elkartrukea ere bilatzen da, enpresetan dauden beharrak jasotzeko, profesionalen eta EUSKADIPREBEN estrategiaren arteko […]

Nuevo Comité Ejecutivo

Aldaketak UAGAren Batzorde Betearazlean

UAGAren Batzorde Betearazleak gaur egin duen bileran, besteak beste, honako gai hauek jorratu dira: Nagore Ruiz de Zárate Cantalen 3. bokalaren dimisioa onartzea. Lanpostu hori Itxaso Compañon Arrietak beteko du. Jon Moraza Ozaetak lehendakariordearen dimisioa onartzea. Lanpostu hori Iker Aguirre Astolak hartuko du.

Lehen sektoreak sail propioa izango du Eusko Jaurlaritzan eta Foru Aldundian

Joan den larunbatean hartu zuen lehendakari kargua Imanol Pradalesek, Eusko Legebiltzarrean botoen gehiengoa lortu ondoren. Egun berean ezagutu zen gobernu berriaren egitura, 15 kontseilaritzarekin, lehen sektorerako esklusiboa izango den berri batekin. Elikadura, Landa Garapen eta Arrantza Sailaren buru Amaia Barredo izango da, orain arte Arabako Foru Aldundiko Iraunkortasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturaleko diputatua izan dena. […]

Argantzunen Solariako poligono fotovoltaiko berria egiteko baimen-eskaerak argitaratu dira

Joan den ostiralean, ekainaren 21ean, ALHAOn argitaratu zen Argantzun inguruan poligono fotovoltaiko berri baterako baimen-eskaera. Zierbana 2, 3 eta 4ko proiektuen bikia den proiektu honek, 49,9 MW-eko potentzia bera du, baimena Industria Ministerioaren bidez izapidetzera behartuko luketen 50 MW-en azpitik. UAGAk jakin ahal izan duenez, berriz ere, proiektuan interesik ez duten nekazarien azalerak sartu dituzte. […]

cajas de leche

Oinarrizko elikagaien BEZa % 0n jarraitzea onartu Gobernuak

Ministroen Kontseiluak errege lege-dekretu bat onartu du aste honetan, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko hainbat neurri luzatzeko. Irailaren 30era arte oinarrizko elikagaien BEZa % 0ra luzatzea barne hartzen du arauak. Esnea, ogia, irinak, frutak, barazkiak, lekaleak, zerealak, tuberkuluak, gaztak eta arrautzak dira onartutako produktuak, aurreko listan ez bezala, honakoan […]

Arabako Errioxako ardoak destilatzeko laguntzak eskatzeko epea uztailaren 28ra arte zabalik

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak atzo argitaratu zuen ardoaren sektorerako ezohiko laguntzen deialdia egiten duen Agindua, Errioxa JDKren babespean dauden ardoak borondatez destilatzeko. Joan den astean argitaratu genuen berrian, neurri horri heltzeko baldintzak kontsulta ditzakezu. Ardoa destilatzeko litroko laguntzaren balioa 0,92 €/ litroko izango da ardo beltzerako eta 0,91 €/ litroko ardo gorrirako. Destilazioa […]

Uvas sin madurar

Arabako Errioxan uzta berdearen dirulaguntza jasotzeko onartu diren lursailen behin betiko zerrenda argitaratu da

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak gaur argitaratu du 2024ko deialdiari dagozkion Arabako Lurralde Historikoko Errioxa JDKko mahastien uzta berdea egiteko dirulaguntzak onartu eta ukatzen dituen agindua. Ebazpena onartu zaien ustiategiek uzta berdea egin ahal izango dute  ekainaren 28tik uztailaren 15era arte. Dirulaguntzaren zati bati edo laguntza osoari uko egin nahi bazaio, 10 […]