Cargando…

UAGAk SER kateak antolatutako Arabako I+D Agro jardunaldian parte hartu du

SER kateak I+D Agro jardunaldien hirugarren edizioa egin du aste honetan, nekazaritzaren sektoreak Lurraldean dituen egoera eta erronkak aztertzeko. UAGAko zuzendaria Edurne Basterra, parte hartu zuen gonbidatu gisa ekitaldian. Bertan, emakumeek landa-eremuan duten rolari buruzko hausnarketa mahaian parte hartu du. Bertan, Nieves Quintana, Acoviko presidentea eta Mª Angeles Tojal, Anoga kooperatibako kide egon ziren ere, […]

UAGAk AKIS Foroan parte hartu du GEN i Agro Alavés proiektua ezagutarazteko

UAGAk Euskadiko ezagutzaren transferentziarako AKIS Foroan parte hartu zuen joan den astean. Foro horretan, aurten gauzatzen jarraitzen duen Gen i Agro proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu ziren. Sindikatuak karbono aztarna, “Carbon Farming” edo “karbono-bonuak” bezalako gaiak eta horiek nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean duten eragina eztabaidatu ziren mahai-inguruan parte hartu zuen. GEN i AGRO ALAVÉS proiektuak Arabako […]

Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxarako destilazio-laguntzak onartu ditu

Eusko Jaurlaritzak Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatuaren babespean dauden ardoak destilatzeko ezohiko laguntzak emateko agindua onartu du aste honetan. Laguntza horiek 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko azaroaren 20ra bitartean upeltegiek borondatez egindako destilazioa babestuko dute. Gehienezko destilazio kopuruak upeltegi bakoitzak egindako bolumenaren araberakoak izango dira: • Errioxa JDKk babestutako eta 2023an EAEn ekoitzitako ardoaren ekoizpen osoaren % […]

Errioxa JDKren Kontseilu Arautzaileak aldaketak sartu ditu 2024ko kanpainako arauetan

Errioxako JDKren Kontseilu Arautzailearen osoko bilkurak joan den ekainaren 14an onartu zituen 2024ko mahats-bilketa arautuko duten kanpainako arauak. Berrikuntza nagusia, babestutako errendimendua gainditzen duen gehiegizko produkzio guztia destilaziora bideratu beharko dela da. Klima-arrazoiengatiko desbiderapenaren % 4 barne, gaur egun mahaiko ardora bideratzen dena. Gainera, upeltegiko sarrera maximoa (“azken pisaketa” esaten zaiona) % 125etik % 115era […]

Gobernuak NPBko laguntzak jasotzeko baldintzak malgutzea onartu du

Ministroen Kontseiluak 567/2024 Errege Dekretua onartu du aste honetan, NPBren baldintzakotasun sozialaren aplikazioari buruzko hainbat alderdi aldatzen ditu. Nekazarien eta abeltzainen adierazpenei erantzuteko Gobernuak hitzemandako neurriren bat zehazten ditu ere. Hona hemen aldaketa nagusiak: BCAM 5 (Goldaketaren kudeaketa): Lursail txikietarako (hektarea bat edo gutxiago) eta jada ezarrita dauden egurrezko laboreetarako salbuespen berriak sartzen dira. Salbuespen […]

Batzar Nagusiek jarduera estrategikotzat jotzen dituzte nekazaritza eta abeltzaintza

Arabako Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten atzo, Arabako Lurralde Historikoko nekazaritza eta abeltzaintza jarduera estrategikotzat jotzen duen mozioa. Araba Bizirik, Bionekazaritza eta UAGAk sustatutako, Elkarrekin Podemos taldeak aurkeztutako mozio honen azken helburua lehen sektorearen jarduera zaintzea da, eta ondorioz, nekazaritza lurra. Mozioaren aurkezpenean, erakunde sustatzaileak Batzar Nagusien aurrean bildu ginen gure jarrera ikusarazteko.Onartu izana […]

UAGAk Energia Berriztagarrien Lurralde Planaren inguruan duen jarrera azaldu du Eusko Jaurlaritzan

Otsaileko nekazaritza-mobilizazioen ondoren, Arantxa Tapia sailburuak energia berriztagarrien EBLPari buruzko lan-mahai bat sortzeko konpromisoa hartu zuen, sektorearen kezkak eta energia berriztagarrien lurralde-plan sektorialari egindako ekarpenak jasotzeko. Aste honetan lehen bilera egin da eta UAGAk adierazi zuen sektorean kezka handia dagoela megaproiektu fotovoltaikoak ugaritzen ari direlako. Horretaz gain nekazaritza-lurzorua eta sektorea bera babesteko beharra dagoela adierazi […]

balsa de riego

UAGA Arabako Ureztatzaileen Erkidegoen Elkartearen (ACORA) batzarrean izan da

UAGAk Ureztatzaileen Erkidegoen Elkartearen (ACORA) batzarrean parte hartu du aste honetan. Elkarte hori iaz sortu zen Uraren Kanonaren ezarpenari aurre egiteko, eta gaur egun 17 ureztatzaile-erkidego ditu elkartuta, Arabako Lurralde Historiko osoko 20.000 hektarea baino gehiago ordezkatzen dituztenak. Bileran Ureztatzaileen Erkidego guztiei zuzenean eragiten dieten gaiak jorratu ziren, hala nola Uraren Kanona indarrean jartzeak ekarriko […]

Hidrokarburoen gaineko zerga itzultzeko eskatzeko aukera Laguardian eta Gasteizen ditugun bulegoetan

Gogorarazten dizugu uztailaren 19ra arte zabalik dagoela UAGAn 2023ko nekazaritzako gasolioaren kontsumoagatik hidrokarburoen zerga berezia itzultzeko eskaera egiteko epea. Guardiako bulegoa aste honetan hasiko da tramitatzen (Soiartzerekin harremanetan jar zaitezke 635 704 867 telefonoan). Gasteizko bulegoan kudeaketa presentziala asteazken eta ostegunetan egiten da 9: 00etatik 14:00etara (Blancarekin harremanetan jar zaitezke 628 412 202 telefonoan). IEH […]

Ekainaren 13an, kontzentrazioa Batzar Nagusietan, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera estrategikotzat jotzeko

Datorren ostegunean, ekainaren 13an, Batzar Nagusietako Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko Batzordeak, Arabako nekazaritza eta abeltzaintza jarduera estrategiko izendatzeko mozioa bozkatuko du. Mozio hau Araba Bizirik, Bionekazaritza eta UAGAren proposamenez aurkeztu da, eta bere helburua da nekazaritza-lurra zaintzea eta familia-ustiategien titular diren nekazarien eta abeltzainen jarduera babestuko duten politika aktiboak eta araudi erregulatzailea garatzea. UAGAk, Araba Bizirik-ek […]

Arabako gizarteak ezetz esan dio makroproiektu energetikoen politika honi. Herria alegazioa sinatu!

Joan den larunbatean, 3.000 pertsona inguruk eta 50 traktorek energia berriztagarrien makroproiektuak instalatzeko egungo politikaren aurkako jarrera erakutsi zuten Gasteizko kaleetan. Bide honetatik jarraituz gero, atzera bueltarik gabeko eragina izango du gure lurralde historikoan. Araba Bizirik, Bionekazaritza eta UAGAk deituta, manifestazioa Gasteizko erdigunean izan zen, beste energia-politika baten aldeko apustua egiten zuten pankartekin. Ibilbidearen amaieran […]

Sektorearen aurkako jazarpen maniobrek aurrera jarraitzen dute

Azken egunotan mugimendu berriak ezagutu ditugu, proiektu berrien publikazioak edo lehendik dauden beste proiektu batzuen jarraipenaren ondorioz. Energiaren produkzioarako, zein azpiegitura handien aldetik ere egon dira jazarpen maniobrak, AHTaren kasu. Alde batetik, parke fotovoltaiko eta eolikoen proiektu berrien sorrera iragartzen jarraitzen da eta horiek nekazaritza-lurrak okupatzen jarraitzeko asmoa dute. Gainera, jakin dugu enpresak “lan komertziala” […]

UAGAk antolatutako artzaintzari buruzko jardunaldiak aurreikuspen guztiak bete zituen

Aste honetan izan da UAGAk antolatutako txandakako artzaintzari buruzko jardunaldia, eta hogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten. Pablo Etcheberry izan zen hizlaria; abeltzain argentinarrak azaldu zuen nola lortu duen kostu minimoko teknologietan oinarritutako abeltzaintza praktikan jartzea, ekoizpena maximizatuz eta hektareako abere-zama handituz produkzio handiagoak lortu daitezkeen. Larreen erabilera sustatu eta belar ondua, pentsua eta […]