Cargando…

UAGAk DRONSafe proiektua aurkezteko jardunaldian parte hartu du

Aste honetan, UAGAk DRONSafe aurkezteko jardunaldian parte hartu du. Erkidegoz gaindiko berrikuntza-proiektu bat da, eta droneak erabiliz landan egiten diren tratamenduen eraginkortasuna eta segurtasuna erakutsi nahi ditu, datuekin. UAGA bazkide den proiektu honetan, Andaluzia, Valentzia eta EAEko autonomia erkidegoek parte hartzen dute. Azken helburua da nekazaritza-sektorean droneen bidezko tratamenduak aplikatzeko legezkotasuna lortzea.

EAEko Behatokiak Euskadin sakrifizioen eta haragiaren kontsumoaren bilakaera aztertu du

Behatokiak, Eusko Jaurlaritzak hilero egiten duen Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreari buruzko txostenak, Euskadiko abere-hilketen eta haragi-kontsumoaren bilakaerari buruzko txosten bat argitaratu du, duela bost urteko zifren oso antzekoak erakusten dituena Txostenak aurreko zereal kanpaina eta gainerako laboreen egoera ere errepasatzen ditu. Halaber, prezioak jatorrian eta helmugan berrikusi dira, eta uztaila izan da alderik handiena markatu […]

Otsoaren etengabeko erasoen eta Kudeaketa Planaren Borradorearen aurkako protesta egin zen Artzain Egunenean

Igandean Amurrion Artzain Eguna ospatu zen. Sektorearentzako jai-hitzordu bat izan behar zuena, beste behin ere protesta ekintza bihurtu zen otsoaren etengabeko mehatxuagatik. Aste honetan bakarrik, otsoak hiru baserriri eraso die, Artxuan, Karkamon eta Gilarten. Horren ondorioz, txahal bat eta 40 ardi baino gehiago zauritu edo hil egin dira. Eraso horiek erakusten dute prebentzio-neurriek ez dutela […]

Arabar Errioxako ardoa bereizteko proiektua aurkeztu du ABRAk

Mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen egoera kritikoaren ondorioz, ABRAk proiektu berri bat aurkeztu du Arabar ardoak bereizteko. Logotipo hori Arabako ardo botiletan jarriko da eta datozen urteetan egongo da etiketaren zati gisa, kontsumitzaileei % 100 arabarra dela bermatuz. Ikur berri horren protagonista A bat da, ardo-kopa bati lotua, eta jatorri geografikoa ez ezik, produktuaren berezko balioak […]

quesos idiazabal

Urriaren 1ean elikagai batzuen BEZa aldatuko da berriro

Ekainaren amaieran, Gobernuak iragarri zuen oinarrizko elikagaiei aplikatu beharreko BEZaren beherapenak irailera arte luzatuko zirela. Errusia eta Ukrainaren arteko gerra eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorioz sortutako krisi ekonomiko eta sozialei erantzuteko hartu zen neurri hori. Helburua kontsumitzaileen gaineko karga ekonomikoa arintzea zen, inflazio eta kostu handiko testuinguru batean. Urriaren 1etik aurrera, BEZaren igoera % 2 […]

Nekazaritza sailburuak legegintzaldirako programa azaldu du

Amaia Barredo Nekazaritza sailburuak Eusko Legebiltzarreko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Batzordean bere sailak datozen lau urteetarako duen jarduera plana aurkeztu du. Sailburuak 5 erronka estrategiko planteatu ditu: errentagarritasuna eta lehiakortasuna; belaunaldi-erreleboa eta ekintzailetza; bizi kalitatea eta ahalduntzea; berrikuntza eta jasangarritasuna; eta lurralde garapena. Adierazi duenez, «elikagai-ekoizpenaren izaera estrategikoa eta nekazaritzako eta arrantzako ekoizpenak […]

Europako komisario berriak aurkeztu dira

Europako Batzordeak aste honetan jakinarazi ditu Ursula von der Leyenek bere kabinete berria osatzeko proposatu dituen izenak. Behin betiko izendatzeko, Europako Parlamentuaren gehiengoaren onespena izan beharko dute. Christophe Hansenek, Europako Alderdi Popularreko orain arteko diputatuak, Nekazaritza eta Elikadura komisario kargua beteko du. Hansenek Europako Parlamentuan lan egin du merkataritzaren eta ingurumenaren arloetan. Agintaldiaren lehen 100 […]

411 gurutze landa ingurunearen heriotza irudikatzeko

Joan den larunbatean, hainbat plataformek elkarretaratzea deitu zuten Lubianon, “Lurraldearen balioa ez da akordio batean sartzen” lelopean. 411 gurutze jarri ziren landa-ingurunearen heriotza irudikatzeko, makroproiektu fotovoltaikoen mehatxuaren aurrean. UAGAk ere parte hartu zuen protesta horretan. Bestalde, urriaren 26an manifestazio handi bat egingo da Gasteizen, lurraldearen alde eta makroproiektu horien aurka. Deialdi masiboa izatea nahi da […]

Lehendakaria, upategi handiekin

Imanol Pradales lehendakaria Oionen izan da aste honetan, Bodegas Faustinoren eraikin berriaren inaugurazio ekitaldian. Deigarria da, izan ere duela bi aste ospatu zen mahats bilketaren jaian lehendakaria ez zelako agertu. Mahats-bilketaren jaia eskualde oso baten jaia da nekazari eta upategi guztiena. Oionera bakarrik joatea, enpresa-talde handi baten deira, intentzio adierazpen bat dirudi, baita sektore osoarekiko […]

Lobo ibérico

Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Planak otsoa lurralde osora hedatzea sustatzen du eta mendiko abeltzaintza alboratu egiten du

Azteazkenea,, irailaren 18a, argitaratu zen EHAAn Euskal Autonomia Erkidegoan otsoa kudeatzeko plana jendaurrean jartzeko ebazpena. Euskal nekazal eta abeltzain sindikatuok uste dugu, dokumentuaren azterketa sakonago baten faltan, plan honek berriro ere alboratzen duela mendiko abeltzaintza, sakoneko arazoari heltzea saihestuz eta sektore horri laguntzeko egitura-neurriak ezartzeari uko eginez, azken ondorioek arriskuan jartzen dituzte bai abeltzaintzaren eta […]

tractor

UAGAk lan-poltsa bat sortu nahi du lan-istripuak eta ustekabeko beste gertakarieren aurrean laguntzeko

Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak hainbat lan istripu edo ustekabeko izan ditzake bere eguneroko jardueran eta horien ondorioz, baserritarrek ezin dute bere egunerokotasuna aurrera eraman. Askotan, auzokide boluntarioek betetzen dute hutsune hori eta interesik gabe laguntzen dute lanetan. Hala ere, bajak denboran luzatzen direnean, lana berme osoz kubritu ahal izateko eskulan profesionala behar da. Hori dela […]

Añana kuadrilak nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa eskainiko du

Añanako LGEk nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du datozen asteetarako. Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, irailak 25, goizeko 9etan Lantarongo Udaletxean eta lurzoruaren osasunaren garrantzia jorratuko du. Hurrengo hitzaldiek nekazaritzan eta abeltzaintza birsortzailean sakonduko dute. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete Kuadrillara deituz, 945 332 118 telefonoan. Hitzaldien, ordutegien eta kokapenen kartela […]

Irailaren 21an, makroparke fotoboltaikoen aurkako elkarretaratzea Lubianon

Bihar irailak 21, goizeko 12etan, hainbat plataformak elkarretaratzea deitu dute Lubianon, “Lurraldearen balioa ez da akordio batean sartzen” lelopean. Helburua da Arabako Lurralde Historikoan makroparke fotoboltaikoak gaitzestea, Vitoria Solar 1 eta Solar 2 proiektuetarako nekazaritza-lurrak okupatu nahi diren eremu batean. UAGAtik, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

UAGA eta AGAren Nekazaritza Merkatu Gardenak harrera ona izan du

Joan den larunbatean, UAGAk eta AGA S.Coop-ek Nekazaritza Merkatu Gardenaren edizio berri bat antolatu zuten. Merkatu horren helburua Arabako nekazaritzako produktuak herritarrei hurbiltzea da. Salmentaz aparte eta beste jarduera batzuk ere garatu zituzten, haurrentzako dastaketak, hitzaldi eta tailerrak. Merkatuan hamabost bat ekoizleen produktuen aniztasuna nabarmena izan zen eta publikoaren erantzunarekin pozik amaitu zuten eguna. Kokapen […]

Eskualdeko batzarren erronda hasiko dugu

UAGAren Batzorde Exekutiboak Eskualde Batzarrak deitu ditu datozen asteetarako, sektorearentzat interesgarriak diren hainbat gai bateratzeko afiliazioarekin: Mobilizazioen balorazioa. Urriaren 26ko mobilizazioa Administrazioekin negoziazioa: Eusko Jaurlaritza (sailaren aurkezpena eta harremanak UAGArekin) eta Arabako Foru Aldundia Aldaketak Gizarte Segurantzan Aldaketak NPBn Zereala (2024ko kanpainaren laburpena) Erremolatxa (harremanak Azucarerarekin) EHE (kalte-ordainak eta txertaketa) Otsoa Fotovoltaikoak (aurkeztutako alegazioak) Galde-eskeak […]