Cargando…

Elikak fitosanitarioen erabilerari buruzko fomakuntza plataforma berri bat jarri du martxan

Elika Fundazioak, Foru Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, tresna bat sortu du nekazaritzan diharduten pertsonei beren eremuan aplikatu beharreko higiene baldintzak eta fitosanitarioen erabilera ezagutarazteko, legezko baldintzak betetzen laguntzeko. Interesa duten pertsonak esteka honen bidez sartu ahal izango dira plataforman, aldez aurretik erregistratuz. Plataformak borondatezko edo nahitaezko bederatzi unitate ditu, nekazaritza ustiategi bakoitzaren ekoizpen orientazioaren […]

Azucarerak ekoizpen kostuen azpiko kontratuak proposatu ditu hurrengo kanpainarako

2025-26 kanpainarako erremolatxa ereiteko kanpaina hastear dagoela, Azucarerak prezioen estrategia zabaltzeari ekin dio eta % 40ko murrizketa planteatu du datorren urterako. 60 eurotik 37 eurora jaisteko proposamena helarazi die ekoizleei. Proposamen hori onartezina da UAGArentzat; izan ere, industriaren proposamena ekoizpen kostuen azpitik egongo lirateke eta ustiategi askok laborea uztera behartuta geratuko liratezke. Sindikatua denbora luzez […]

2024ko artoaren kolektiboaren kalitatea bikaintzat jo dute

Nekazal eta abeltzaintzako 30 ustiategi inguruk osatzen duten UAGAko artoaren kolektiboak eta urteko batzarra egin zuen atzo. Joan den urriaren 25ean amaitu zen kanpaina hilabete baino gehiago luzatu zena. Udako klimatologia epelak ekoizpen eta errendimendu oso onak ahalbidetu zituen; hala ere, udazken euritsuak uzta markatu zuen eta kanpaina zaildu eta luzatuz. Hala eta guztiz ere, […]

Temporeros trabajando en la espergura

COAGek lanaldi-murrizketa aplikatu ahal izateko malgutasuna eskatu du 

Aste honetan, Gobernu Kontseiluak lanaldia astean 37,5 ordura murrizteko lege aurreproiektua onartu du. Lanaldi murrizketa horrek eragina izango du nekazal sektorean ere. UAGA kide duen COAG Nekazaritza Koordinakundeak adierazi duenez, sektoreak lanaldi murrizketa langile guzitentzako aurrerapen bat bezala ikusten bada ere, nekazal sektoreak bere kasuistika konkretua dauka eta ikusi behar da nola egokitzen den. Andres […]

Makroproiektuen aurkako mobilizazioek aurrera jarraitzen dute

Eskualdeetan lurraldea defendatzeko makroproiektu energetikoengatik sortutako plataformek protesta ekitaldiak deitzen jarraitzen dute. Larunbat honetan, otsailaren 8an, Gorbeia Defendatu eta Horrela Ez plataformek elkarretaratzea deitu dute Gasteizko Santa Barbara plazan 12:00etatik 12:30era. Datorren asteburuan, otsailaren 15ean, Horrela Ez Argantzunek manifestazioa deitu du eguerdiko 12etan Argantzungo plazan.

Eztiaren kalitate arauaren aldaketa onartu du Gobernuak

Erlezaintzaren sektoreak joan den astean Madrilen egindako mobilizazioen ondoren, Ministroen Kontseiluak eztiari buruzko kalitate araua aldatzen duen errege dekretua onartu du aste honetan. Europar Batasunaren zuzentarauan egindako aldaketak legedi nazionalean sartzeko. Aldaketa horren ondorioz, jatorrizko herrialdeei eta hauen ehunekoari buruzko informazioa eman behar da etiketan. Halaber, iragazitako ezti barietatea ere kentzen da. Beste aldetik,  polenaren […]

Otsailaren 15ean, trantsizio ekosozial bidezkoaren inguruko hitzaldiak

Datorren otsailaren 15ean, Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu du “Arabaren etorkizuna jokoan dago. Bidezko trantsizio ekosoziala “. Hiru hitzaldi egingo dira, bata aztarna energetikoari buruzkoa, bestea Gasteizko teilatuen potentzial fotovoltaikoari buruzkoa eta azkena ekonomiaren desazkundearen ingurukoa. Jardunaldia Ignacio Aldecoa Aretoan izango da (Gasteizko Florida Kultur Etxean, 10:00etatik 13:30era). Esteka honen bidez eman dezakezu izena.

UAGA, en la concentración de Rivabellosa contra las expropiaciones para el TAV

El domingo pasado  UAGA participó, junto con otras organizaciones, en la concentración celebrada en Rivabellosa -en el marco de la Feria de la Trufa-  para denunciar el expolio de tierras agrarias que se está produciendo con las expropiaciones para construir el Tren de Alta Velocidad. En el acto se advirtió de que lo que el TAV […]

AHTren desjabetzeen aurka protesta egingo dute Rivabellosan igandean

Aste honetan, UAGAk, beste erakunde batzuekin batera, Abiadura Handiko Trena eraikitzeko nekazal lurren espoliazioa salatzeko prentsaurreko batean parte hartu du. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, “Miranda-Gasteiz tartea deserrotze sententzia bat da, gure lanaren aurkako atentatua eta gure nortasunaren parte den paisaia baten mutilazioa”. Gainera, AHT igaroko ez den eremuetan ere, lursailak desjabetu dira batzuk harrobi gisa erabiliko […]

Nekazal koaderno digitala, borondatezkoa izango da 2027ra arte

Estatuko Aldizkari Ofizialak aste honetan argitaratu du ustiategien informazio sistemari buruzko araudia aldatzen duen dekretua, nekazal koaderno digitalaren erabilera borondatezkoa izan dadin. Beraz, ustiapeneko koaderno digitala borondatezkoa izango da Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren (NPB) hurrengo programaziora bitartean, 2027erarte . Horrela, produktu fitosanitarioei, ongarriei edo NPBko esku hartzeei buruzko araudiaren arabera, koaderno digital bat eraman […]

Proiektu eoliko berri baten eskaera Araban 

Joan den asteartean, urtarrilaren 21ean, ALHAOn argitaratu zen Arratzua Ubarrundia, Legutio eta Gasteiz arteko proiektu eoliko baterako baimen eskaera. Proiektu honek 20MW-ko potentzia du eta 160 metro baino gehiagoko 4 errota jarri nahi ditu Arratzua Ubarrundia eta Leintz Gatzaga udalerrien artean. Bestalde, urtarrilaren 16an “Itsaraz” proiektuaren ingurumen inpaktuaren kontrako adierazpena argitaratu zen, baina apenas astebete […]

Parque fotovoltaico

Otsailaren 2an, makroproiektu energetikoek eragindako lur salmentako prozesuetan aditua den abokatuarekin hitz egiteko aukera

Gorbeia Defendatuz plataformak jardunaldi bat antolatu du otsailaren 1erako Dorinda Avendin, makroproiektuek kaltetutako lur jabeen defentsan espezializatua den abokatuarekin. Jardunaldian proiektu energetikoen eragina jasan duten jabeen, amore eman duten jabeen eta atzera egin nahi dutenen artean, edo, besterik gabe, zalantzak argitu nahi dituzten jabeen arteko topaketa bat izango da. Oraindik plaza libreak daude, interesatuta bazaude, […]

tractor con hierba

Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan ezustekoetaz babesteko lan poltsa bat sortu dugu 

Duela hilabete batzuk, UAGAk lan poltsa bat sortzeko asmoa planteatu genuen, lan istripuak eta ustekabeko beste gertakari batzuk betetzeko. Poltsa horretan beste ustiategiei lanak egiten ari diren pertsonek eman dezakete izena, hala behar duten ustiategiei beren zerbitzuak eskaintzeko. Ildo horretan, hainbat afiliatutako ustiategik eskaera bat baino gehiago egin digute, lankidetza behar dutela esanez, batez ere […]