Cargando…
Caserío

Landa-guneetako etxebizitzak biziberritzeko dirulaguntzak

Arabako Foru Aldundiak 1.500 biztanletik beherako herrietako eta 20.000 biztanletik beherako udalerrietako etxebizitzak birgaitzeko laguntzen deialdia ireki du. Toki-erakundeei edo bertan bizi diren pertsona fisikoei zuzenduta daude laguntza horiek eta etxeen titularrak, maizterrak edo erabiltzaileak izan behar dira. Diruz lagunduko dira etxebizitzak osorik edo partzialki birgaitzeko. Egiturak, fatxadak edo estalkiak egokitzeko edo birgaitzeko eskatu ahalko dira. […]

Arduragabekeri oso larria da EB Mercosur akordioa behin behinean onartzea COAGen arabera.

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) guztiz errefusatu egin du Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko Merkataritza Askeko Akordioaren behin-behineko aplikazioa eta berretsi ez dezaten eskatu die Europako Parlamentuari eta EBko Kontseiluari. Erakundeak DG (SANTE) 2025-0241 azken auditoretza txostenaren edukian oinarritzen du jarrera hori. Txosten horretan Europako Batzordeko auditoreek eurek egin zuten, 2025eko urriaren 14tik 31ra […]

Makroproiektuen aurka elkartu dira, hainbat udal eta Administrazio Batzar

Arabako 9 udal eta 130 Administrazio Batzarren ordezkariak bildu ziren joan den larunbatean Gasteizko Foruen plazan Zierbena Solar de Solaria makroproiektuaren aurka agertzeko. Hainbat plataforma eta gizarte eragileren babesarekin ere, tartean UAGA. 19 proiektuak jendaurreko informazio epean daude gaur egun eta udalerri hauei eragiten diete: Aiara, Amurrio, Añana, Armiñon, Arratzua-Ubarrundia, Berantevilla, Gasteiz, Iruña Oka, Kuartango, […]

Ordeño de una vaca de leche

Esnearen prezioak jaisteko mehatxua egin du industriak

COAGen esnetarako behien sektoreak uko egin dio esnearen prezioak jaisteko mehatxu berriari. Egungo merkatuaren egoera sektoreka aztertu ondoren, eskaeran tentsioa eta produkzioaren egonkortasuna nagusi diren testuinguru batean, ez da neurri hau inolaz ulertzen. “Uste dugu iragarki horiek industriaren zunda globo bat baino ez direla kontratu berriak negoziatzeko agertoki batean, ez baitago inolako arrazoirik prezioak jatorrian […]

Uzta berdea biltzeko laguntzaren ebazpena argitaratu da

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak aste honetan argitaratu du mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreen 2026 rako esku hartze sektoriala eta bertan uzta berdea martxan jartzeko aurrekontua ezartzen duen ebazpena. Esleitutako zenbatekoa (15.951.350 euro) aurrez iragarritako aurrekontuaren azpitik dago eta esku hartze horretarako krisi neurri gisa 2025ean gaitutako 19,2 milioi euroak baino askoz ere gutxiago. Mahats bilketa […]

Lurzoruaren sare trofikoari buruzko jardunaldia Martxoaren 6an

Datorren ostiralean, martxoak 6, UAGAk, Natuaraba, Lur Sare eta Terra Vivarekin batera, lurzoruaren sare trofikoa ezagutzeko jardunaldi bat antolatu du. Begirada holistikoa egingo zaio lurzoruaren sare trofikoari: protagonistak nortzuk diren (bakterioak, onddoak, protozooak, nematodoak…), zer funtzio betetzen dituzten eta nola lotzen diren lurzoruaren eta landareen osasunarekin aztertuko da. Mikroskopioarekin lan egingo dugu, hainbat medeagarri, konpost […]

Martxoaren 12an, jantokien proiektua ezagutarazteko informazio batzarra

Duela gutxi jakinarazi dugunez, abian da Aldundiaren gazte aterpetxeen sareko jantokiei tokiko produktuak hornitzeko proiektua eta hasi dira lehen produktuak eramaten. Orain, ekoizle gehiagok proiektuarekin bat egin ahal izango dute, elikagai barietate handiagoa eta jantoki gehiago hartu ahal izateko. Martxoaren 12an, goizeko 12etan, UAGAk bilera informatibo bat deitu du parte hartu nahi duten ekoizleei proiektuaren […]

Panal de abejas

Erlezainek eta kontsumitzaileek ezti dastaketak antolatuko dituzte sektoreko iruzurra salatzeko eta prezio duinak eskatzeko

COAGeko erlezaintza-sektoreak eta CECU Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Federazioak ezti dastaketak antolatu dituzte Espainiako 15 hiritako supermerkatu eta espazio publikoen ateen aurrean. Sektoreko iruzurraren susmoak salatzeko eta erlezainentzat bidezko prezioak eskatzeko, ”Bilatu zure hurbileko erlezaina. Ihes egin nahasketei. Benetako eta hurbiltasuneko eztia” lelopean bilduko dira. Edozein kontsumitzailek hurbiltasun-ezti baten eta linealak menderatzen dituzten hirugarren herrialdeetako produktu […]

Bihar Mercosur akordioaren aurkako manifestazioa, anima zaitez!

Bihar, otsailak 21, UAGAk, Araba Bizirik, Ataca eta Bionekazaritzarekin batera, manifestazio bat deitu dugu Arabako gizarteak EBk Mercosurrekin duen akordioa gaitzesteko. Gure elikadura burujabetza, gure osasuna eta herrietako bizitza arriskuan jartzen dituen akordioa salatzeko. Manifestazioa goizeko 12:30etan abiatuko da Bilbo plazatik Santa Barbara plazaraino. Traktoreekin joan nahi izanez gero, 10:30ean Buesa Arenako aparkalekuan bilduko dira. […]

UAGA Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin bildu da

UAGA aste honetan bildu da Mikel Jauregirekin Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburarekin. Mahai horretan izan ziren, halaber, URAko zuzendari nagusia eta deskarbonizazioko zuzendaria. Lehenik eta behin, azken egunetako euripeen ondorioz zoroetan sortutako arazoak jakinarazi zitzaizkien arduradunei. Horretaz gain Solariako proiektu uholde berriaren aurkezpenagatik galdetu zitzaion, administrazioari jakinarazi zitzaion landa inguruneak sektorearen eta gizartearen aldetik […]

Jairo Restrepo eta Jesus Eslavaren jardunaldi arrakastatsua

Ostegun honetan Natuaraba, UAGA eta Udapak antolatutako nekazaritza organikoaren jardunaldia ospatu zen Alegrian. Berrogeita hamar lagun baino gehiagok hartu zuten parte topaketan eta bertan izan ziren Jairo Restrepo, gaian aditua, eta Jesus Eslava, Vitaveris enpresako arduraduna. Jardunaldia lurzoruaren bizitza suspertzean oinarritu zen, materia organikoa finkatzeko gaitasuna hobetu eta ongarritzearen eraginkortasuna handitzeko. Elikagai osasuntsuagoak eta errentagarriagoak […]

Hasi gara gazte aterpetxeetara produktua eramaten

Abian da jantoki publikoak, zehazki Aldundiaren gazte-aterpetxeak, tokiko produktuz hornitzeko proiektua. Duela gutxi, lehen produktu banaketak egiten hasi gara eta zenbait gazte-talderen egonaldian sukaldeen eta jantokien funtzionamendua in situ egiaztatzeko aukera izan dugu. UAGAk proiektu honen aldeko apustua egin du, sektoreari ekarpen estrategikoa egiten diolako, laboreak dibertsifikatzen lagun dezakeelako eta merkaturatzeko bide berriak sor ditzakeelako. […]

Paneles solares

Solariako proiektuei alegazioak aurkezteko epea luzatu dute

Solariak urtarrilean aurkeztutako proiektuen aurkako alegazioak aurkezteko epea luzatzeko baimena eskatu zuen UAGAk eta epea martxoaren 26ra arte luzatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Industria sailak. UAGAk epe hori luzatzea eskatu zuen, hain ekimen ugariri alegazioak aurkeztea hain epe txikian lortzea zaila delako. Gogorarazten dizuegu UAGAren bulegoetan eskuragarri daudela herri-alegazioak eta orain arte bezala jaso daitezkeela. […]

nogal

Frutarbolak landatzeko dirulaguntzen eskaera, martxoaren 16ra arte zabalik

Arabako Foru Aldundiak Araban fruta arbolen laboreak ezartzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du aste honetan. Eskaera egiteko epea martxoaren 16ra arte dago zabalik. Laguntza horien helburua da sagarrondoa, intxaurrondoa edo olibondoa bezalako fruta laboreen ezarpena sustatzea, nekazaritza ekoizpena dibertsifikatzeko eta monolaborantzari aurre egiteko. Dirulaguntza bi lerrotan banatzen da: Frutagintza arloko aholkularitza teknikorako laguntzak. Fruta-arbolak landatzeko laguntzak: […]

Mercosurren aurkako mobilizazio berri bat otsailaren 21ean: elikadura burujabetzaren, osasunaren eta herrien bizitzaren alde

Datorren larunbatean, otsailaren 21ean, beste manifestazio bat egingo da Gasteizko kaleetan, Mercosur akordioaren aurka protesta egiteko. Oraingo honetan, sektorekin batera, gizarte erakundeen laguntzarekin deituta. Gizarte osoari dei egin nahi diogu merkataritza politika horien aurka ager dadin. UAGA, Araba Bizirik, Ataca eta Bionekazaritza elkarteek manifestazioa deitu dute 12:00etan Bilbo plazatik abiatu eta Santa Barbara plazara helduko […]