Cargando…

Otsoak ez du LESPREz ulertzen eta Arabako ustiategiekin tematzen da

Azken asteetan egiaztatu ahal izan denez, neurririk ezean otsoak hondamenak eragiten ditu abeltzainen ustiategietan. Babestuta eta mastinez bildutako aziendak predatzaile horren harrapakina izaten jarraitzen dute, ez baitago erabateko eraginkortasuna duten babes neurririk. Ahuntzak, antxumeak, ardiak, txahalak eta moxalak izan dira otsoaren biktima Araban azken egunetan. Haien aurrean, erabaki administratiboen geldotasunaren aurrean erabat babesgabe sentitzen diren […]

Udaberriko kimaketa prestatzeko sasoiko lanaren kanpainaurreko bilera

Aste honetan UAGAk Guardian dituen bulegoetan, udaberriko kimaketa eta desniete-kanpaina prestatzeko bilera egin da, sasoikako langileen kontratazioari buruzko berritasunei buruz azalpenak emateko. Bileran adostutako soldata baldintzak azaldu ziren eta adierazi zen irekita dagoela nekazariek aurtengo sasoikako lanaren programan izena eman, konpromiso sinatu eta betebeharren fitxa sinatzeko epea. UAGAren Nekazaritzako Sasoikako Lanaren Programaren 25. urteurrena ospatzeko jardunaldian ere […]

viña vieja

Arabako Errioxan mahasti zaharra mantentzeko laguntzak maiatzaren 31ra arte eskatu ahal izango dira

Arabako Foru Aldundiak mahasti zaharra mantentzeko 2025erako diru laguntzen deialdia publikatu du, lurraldean historia duten mahastien mantenimendua eta kontserbazioa bultzatu eta sustatzeko. Kalitatezko ekoizpenei hauspotze bat emateko. Laguntza eskatzeko epea 2025eko apirilaren 22tik maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik, biak barne. Nekazaritzako ustiategi bakoitzeko gehienez 4.000 euroko diru laguntza jasoko da. Pertsona juridikoak behartuta daude eskaera telematikoki […]

UAGAren jatorrizko kontratazioak Arabako sasoikako lanaren egoera erabat aldatu du

UAGAk jardunaldi bat egin du aste honetan Guardian, sindikatuaren sasoikako lanaren programa abian jarri zenetik 25 urte bete direla ospatzeko. «25 urte sasoikako lanari duintasuna ematen» lelopean, jardunaldiak azken 25 urteetan arlo horretan izandako aldaketak jorratu ditu, gaur egun eta etorkizunari begira planteatzen diren erronkak ere landu egin dira. Sindikatuak programaren mugarri nagusiak aurkeztu egin […]

UAGA Harakairekin bildu da sektorearen egoeraren azterketan sakontzeko

Aste honetan bilera bat egin zen Euskal Okela merkaturatzen duen kooperatiba nagusiarekin. Bilera horretan sektorearen egoera eta kolokan dagoen etorkizun baten itxaropenak aztertu ziren. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak haragitarako behien mahaian planteatutako ondorioei buruzko hainbat jarrera partekatu ziren. Sektorea erabateko ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna jasaten ari da eta horrek asko kezkatzen du abeltzaintza sektorea. Beraz, balio katean […]

Echando gasoil al tractor

Maiatzean hasiko gara Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia itzultzeko eskaerak izapidetzen

Aurreko urteetan bezala, UAGAk baserritarren Hidrokarburoen Zerga Berezia itzultzeko eskaerak izapidetuko ditu. Zerga hori 2024. urteko nekazaritza gasolioaren kontsumoen arabera egiten da. Gasteizko gure bulegoetan eskaera egiteko epea maiatzaren 5ean hasiko da eta uztailaren 24ra arte egongo da zabalik. Guardiako bulegoetan, udaberriko kimaketa kanpainaren ondoren hasiko da. Laguntza izapidetzeko, 2024an kontsumitutako nekazaritza gasolioaren fakturak aurkeztu […]

Espergura en viña

Hurrengo udaberriko kimaketarako Sasoikako Lanaren Programan parte hartzera gonbidatzen zaitu UAGAk

UAGAk bilera bat deitu du datorren asteartean, apirilaren 15ean, 19:00etan, Guardiako egoitzan, sasoikako lanaren programari eta udaberriko kimaketa kanpainari buruzko gai garrantzitsuenak aztertzeko. Kanpaina horretarako Programaren bidez kontratatu nahi baduzu, dokumentazioa aurkezteko epea apirilaren 15ean ireki eta maiatzaren 5ean amaituko da. 25. urteurrena ospatu berri dugun programak, parte hartzen duten nekazariei zerbitzu integrala eskaintzea bere […]

UAGAk mahastizainen botoa eskatu du Arabako Errioxaren espezifikotasuna defendatzeko Errioxa JDKn

Hoy hemos celebrado una rueda de prensa para explicar la campaña de acreditaciones a la Interprofesional del Vino de Rioja. Puedes leer aquí la nota de prensa: La Denominación de Origen Rioja se encuentra, en este mes de abril, en pleno proceso electoral. Las organizaciones que deciden el futuro del sector en Consejo Regulador y […]

Eman botoa UAGAri Lanbide Artekoan eta Kontseilu Arautzailean

Aste honetan hasi da, erakundeek Lanbide Artekoan eta Kontseilu Arautzailean duten ordezkaritza egiaztatzeko atzera kontua. Errioxa Jatorrizko Deiturari atxikitako mahastizaintza ustiategi bateko titular guztiek gutun ziurtatua jasotzen ari dira beren ordezkaritza nekazal erakunde bati emateko. UAGAk azpimarratu nahi du oso garrantzitsua dela Arabako Errioxa ondo ordezkatuta egotea Kontseilu Arautzailean. Eskualdeko mahasti azalera, Deitura osoaren % […]

“25 urteak sasoikako lanari duintasuna emanez” jardunaldia ospatuko dugu aste honetan. Animatu parte hartzera!

UAGAk jardunaldi bat egingo du ostegun honetan, apirilaren 10ean, Guardian, sasoikako lanaren programaren 25 urteak ospatzeko. “25 urte sasoikako lanari duintasuna ematen” lelopean, arlo horretan izandako aldaketei helduko diegu, gaur egun eta etorkizunari begira planteatzen diren erronkei  buruz ere hitz egingo da. Jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu, sindikatura deitu behar duzu izena emateko. Gonbidapena hemen deskargatu dezakezu […]

Uvas sin madurar

Apirilaren 29ra arte, zabalik dago Arabako Errioxako mahastien uzta berdearen laguntza eskatzeko epea

Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu du Errioxa JDKren 2025erako mahastien uzta berdea neurtzeko laguntzen deialdia egiten duen Agindua, 4.292.000 euroko partida esleitutarekin. Azalera onargarriak baldintza begetatibo onetan dauden mahastizaintzako lurzatiak izan behar dira, gutxienez 0,3 ha-koak. Eskaera bakoitzeko gehieneko azalera ez da 10 hektareatik gorakoa izango. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa bi kontzepturen batuketa izango da: % 50eko gehieneko […]

Parte hartze handia Arabako Errioxako batzar sektorial informatiboan

UAGAk bilera sektorial bat egin du aste honetan, Arabako Errioxako mahastizain guztiei irekia eta bertaratze zabala izan du. Bilera horretan, 2025erako uzta berdearen laguntza nola planteatu zen eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari ahalik eta babesik handiena emateko administrazioekin egiten ari diren bileren berri eman zen. Bestalde, Errioxa JDKren Kontseilu Arautzailearen lanbide arteko ordezkaritzan Arabako Errioxa […]

UAGAk Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapeneko Kontseiluan parte hartu du

Gaur goizean nekazaritza, elikadura eta landa-garapeneko kontseiluaren bilkura egin da Arkautin. Bilera horretan Eusko Jaurlaritzaren konpromisoen dekalogoaren betetze maila, ustiategien erreleborako estrategia integrala eta araudiaren garapenaren hainbat alderdi landu dira. Eusko Jaurlaritzak aldundiekin batera aurkezten zuen errelebo planari buruz izan da bileraren zatirik handiena. Hortaz gain martxan jartzen ari diren plan sektorialei, otsoaren egoerari eta […]