Cargando…
placas solares

UAGAk alegazioak aurkeztu dizkie beste hiru proiektu fotovoltaikori

UAGA nekazaritza eta abeltzaintzako sindikatuak aste honetan aurkeztu ditu hiru zentral fotovoltaiko proiekturen aurkako alegazioak: Vitoria Solar, Vitoria eta Ubalza II. Proiektu guztiek Balio Estrategiko Handiko eta Trantsizioko Landa Paisaiako gisa sailkatutako lurzoruei eragiten diete eta erabat bateraezinak dira Nekazaritza eta Elikadura Politikako Legearekin eta Nekazaritza eta Basogintzako Lurralde Plan Sektorialarekin. Plan honek babes berezia […]

Estatuko nekazal erakundeek, ondo finantzatutako NPB indartsua defendatu dute Bruselan

COAG, UPA eta ASAJA nekazaL erakundeen ordezkaritza batek Bruselan, Kopak eta Cogecak bultzatutako mobilizazioetan parte hartu du aste honetan. Agerian utzi dute Europako nekazaritza sektorea kezkatuta dagoela Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) etorkizuna mehatxatzen duten aurrekontu murrizketengatik. Hiru erakundeek bilera bat izan dute Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzako zuzendariarekin, Lucas González Ojedarekin eta “El castiillo de […]

Landa-ingurunean lan egiten dugun erakundeok era guztietako konexioak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure identitatea babesteko eta gizarte gisa hobetzeko

Aurten ere, Arabako landa-ingurunean lan egiten dugun erakundeok elkartu egin gara –ACOA, Cáritas Gasteizko Elizbarrutia, Arabako Landa-inguruneko Kristauak, Gure Soroa, Landa-inguruneko Emakumeen Sarea eta UAGA–, maiatzaren 15ean ospatzen den Lan-eremuaren Egunaren harira, gure herrien egoeren eta beharren inguruan hausnartzeko eta lan egiteko. Maiatzaren 15ean ospatuko dugu gure eguna herri bakoitzak antolatzen dituen ekitaldiekin, guztiak gonbidatuz […]

873 akreditazio lortu ditugu: eskerrik asko zuen laguntzagatik

Apirilaren 30ean, nekazal erakundeek Errioxako Lanbide-arteko Erakundean (OIPVR) izango duten ordezkaritza zehaztuko duten akreditazioak aurkeztu ziren Kontseilu Arautzailean. Kanpaina gogor baten ondoren, UAGAk 873 akreditazio eraman ditu. Maiatzaren 26ra arte itxaron beharko da hektarea portzentajearen zenbatekoa ordezkatzen dugun eta ordezkaritza horrek, zenbat boto eta bokal dituen jakiteko. Nolanahi ere, UAGAk eskerrak eman nahi dizkie bere […]

Campo de colza

UAGAk NPBren ordainketak periodifikazio zehazteko eta argitzeko eskatu du

Alderdi politikoak legez besteko proposamen bat eztabaidatzen ari dira egunotan Eusko Legebiltzarrean. Proposamen horrek, NPBren lehen sektorerako kobrantzak eta ordainketak argitu, protokolizatu eta egituratzea eskatzen du besteak beste. Proposamen horren berri izan duenean, UAGAk horren inguruko proposamen bat helaraziko die alderdi politiko guztiei, sektorearen beharrak kontuan har daitezen. Kobratzeko epeei dagokienez, eskaeraren urtean aurrerakin bat […]

Fauna basatiaren presio gero eta handiagoak sektorean eragindako galerez ohartarazi du COAGek

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) Nekazaritza Ministerioari basa faunaren espezieak kontrolik gabe ugaritzea, herrialde osoko nekazaritza ustiategietan galera larriak eragiten ari dituen kexka larria adierazi dio. Kaltetutako milioi bat hektarea baino gehiagotan zenbatuta, eta labore batzuetan % 90erainoko galerak sortzen ari ditu. Espezie arazotsuenak untxia, ahuntz hispanikoa, basurdea, oreinak, orkatzak eta karraskariak dira. COAGek […]

COAGek oliba olioaren jatorrizko prezioan, 2 eurotik gorako desfasea dagoela salatu du

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) ohartarazi du desoreka larria dagoela birgin extrako oliba olio (AOVE) baten jatorrizko prezioaren eta merkatuan izan beharko lukeen balioaren artean. Zehazki, egungo batez besteko prezioa 3,5 euro/kg ingurukoa da eta Jaengo Unibertsitateko, Kordobako Unibertsitateko eta Nekazaritza eta Arrantza Ikerketa eta Prestakuntzako Institutuko (IFAPA) adituek osatutako ikerketa talde batek egindako […]

Ez utzi zure botoa etxean: abstentzioak Arabako Errioxari kalte egiten dio

Errioxako lanbideartekoa eta Kontseilu Arautzailea berritzeko prozesua amaitzen ari da. Hamar egun baino ez dira geratzen nekazal erakundeei ordezkaritza ematen dieten akreditazioak emateko. UAGAk gogorarazi nahi du oso garrantzitsua dela botoa UAGAri ematea, Arabako Errioxako mahastizainen interesak defendatuko dituen nekazaritzako erakunde profesional bakarra baita. Garrantzitsua da ahalik eta hektarea gehien egiaztatzea, abstentzioak gure lurraldeak erakunde […]

UAGAren jatorrizko kontratazioak Arabako sasoikako lanaren egoera erabat aldatu du

UAGAk jardunaldi bat egin du aste honetan Guardian, sindikatuaren sasoikako lanaren programa abian jarri zenetik 25 urte bete direla ospatzeko. «25 urte sasoikako lanari duintasuna ematen» lelopean, jardunaldiak azken 25 urteetan arlo horretan izandako aldaketak jorratu ditu, gaur egun eta etorkizunari begira planteatzen diren erronkak ere landu egin dira. Sindikatuak programaren mugarri nagusiak aurkeztu egin […]

UAGAk mahastizainen botoa eskatu du Arabako Errioxaren espezifikotasuna defendatzeko Errioxa JDKn

Hoy hemos celebrado una rueda de prensa para explicar la campaña de acreditaciones a la Interprofesional del Vino de Rioja. Puedes leer aquí la nota de prensa: La Denominación de Origen Rioja se encuentra, en este mes de abril, en pleno proceso electoral. Las organizaciones que deciden el futuro del sector en Consejo Regulador y […]

Eman botoa UAGAri Lanbide Artekoan eta Kontseilu Arautzailean

Aste honetan hasi da, erakundeek Lanbide Artekoan eta Kontseilu Arautzailean duten ordezkaritza egiaztatzeko atzera kontua. Errioxa Jatorrizko Deiturari atxikitako mahastizaintza ustiategi bateko titular guztiek gutun ziurtatua jasotzen ari dira beren ordezkaritza nekazal erakunde bati emateko. UAGAk azpimarratu nahi du oso garrantzitsua dela Arabako Errioxa ondo ordezkatuta egotea Kontseilu Arautzailean. Eskualdeko mahasti azalera, Deitura osoaren % […]

“25 urteak sasoikako lanari duintasuna emanez” jardunaldia ospatuko dugu aste honetan. Animatu parte hartzera!

UAGAk jardunaldi bat egingo du ostegun honetan, apirilaren 10ean, Guardian, sasoikako lanaren programaren 25 urteak ospatzeko. “25 urte sasoikako lanari duintasuna ematen” lelopean, arlo horretan izandako aldaketei helduko diegu, gaur egun eta etorkizunari begira planteatzen diren erronkei  buruz ere hitz egingo da. Jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu, sindikatura deitu behar duzu izena emateko. Gonbidapena hemen deskargatu dezakezu […]

Parte hartze handia Arabako Errioxako batzar sektorial informatiboan

UAGAk bilera sektorial bat egin du aste honetan, Arabako Errioxako mahastizain guztiei irekia eta bertaratze zabala izan du. Bilera horretan, 2025erako uzta berdearen laguntza nola planteatu zen eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari ahalik eta babesik handiena emateko administrazioekin egiten ari diren bileren berri eman zen. Bestalde, Errioxa JDKren Kontseilu Arautzailearen lanbide arteko ordezkaritzan Arabako Errioxa […]

Errioxako Ardoaren Lanbide arteko Erakundea akreditatzeko prozesua hasten da

Datorren asteartetik aurrera Apirilaren 1, nekazal erakundeak Errioxako Ardoaren Lanbide arteko Erakundean eta Kontseilu Arautzailean egiaztatzeko prozesua faserik garrantzitsuenean sartuko da. UAGAk prozesu horretan sektore guztiari parte hartzeko deia egin dio, abstentzioak, praktikan, Arabako Errioxako eskualdearen ordezkaritza gure eremuaren espezifikotasuna kontuan hartzen ez duten beste erakunde batzuei lagatzea baitakar. Nekazaritzako erakundeek apirilaren 31n aurkeztu behar […]