Cargando…

UAGAk elkarretaratzea egin zuen Aguraingo azokan, mendiko abeltzaintza defendatzeko

Joan den asteartean ohiko ganadu azoka ospatu zen Agurainen. UAGAk, Altxa Latxa elkartearekin batera, elkarretaratze bat egin zuen sektorea dagoen egoera latzaz ohartarazteko, otsoaren presentziak mehatxatuta. Mendiko abeltzaintzak gure gizartean eta gure mendietan duen zeregina balioan jarri nahi izan zuen sindikatuak.

Asteartean Agurainen mendiko abeltzaintzaren aldeko elkarretaratzea izango da. Parte hartu!

Urriaren 8an, asteartea, ehun urtetik gorako ganadu-azoka ospatuko da Agurainen. Hori dela eta, UAGAk, Altxa Latxak elkartearekin batera, elkarretaratze bat egingo du mendiko abeltzaintzak gure gizartean eta gure mendietan duen eginkizuna balioan jartzeko. Era berean, sektoreak bizi duen egoera zailaz ohartarazi nahi dute, otsoaren presentziak mehatxatzen baitu eta, gelditu beharrean, hedatzen jarrai baitezake Eusko Jaurlaritzak […]

Otsoaren etengabeko erasoen eta Kudeaketa Planaren Borradorearen aurkako protesta egin zen Artzain Egunenean

Igandean Amurrion Artzain Eguna ospatu zen. Sektorearentzako jai-hitzordu bat izan behar zuena, beste behin ere protesta ekintza bihurtu zen otsoaren etengabeko mehatxuagatik. Aste honetan bakarrik, otsoak hiru baserriri eraso die, Artxuan, Karkamon eta Gilarten. Horren ondorioz, txahal bat eta 40 ardi baino gehiago zauritu edo hil egin dira. Eraso horiek erakusten dute prebentzio-neurriek ez dutela […]

411 gurutze landa ingurunearen heriotza irudikatzeko

Joan den larunbatean, hainbat plataformek elkarretaratzea deitu zuten Lubianon, “Lurraldearen balioa ez da akordio batean sartzen” lelopean. 411 gurutze jarri ziren landa-ingurunearen heriotza irudikatzeko, makroproiektu fotovoltaikoen mehatxuaren aurrean. UAGAk ere parte hartu zuen protesta horretan. Bestalde, urriaren 26an manifestazio handi bat egingo da Gasteizen, lurraldearen alde eta makroproiektu horien aurka. Deialdi masiboa izatea nahi da […]

Eskualdeko batzarren erronda hasiko dugu

UAGAren Batzorde Exekutiboak Eskualde Batzarrak deitu ditu datozen asteetarako, sektorearentzat interesgarriak diren hainbat gai bateratzeko afiliazioarekin: Mobilizazioen balorazioa. Urriaren 26ko mobilizazioa Administrazioekin negoziazioa: Eusko Jaurlaritza (sailaren aurkezpena eta harremanak UAGArekin) eta Arabako Foru Aldundia Aldaketak Gizarte Segurantzan Aldaketak NPBn Zereala (2024ko kanpainaren laburpena) Erremolatxa (harremanak Azucarerarekin) EHE (kalte-ordainak eta txertaketa) Otsoa Fotovoltaikoak (aurkeztutako alegazioak) Galde-eskeak […]

paisaje cerealista

UAGA Aldundiarekin bildu da nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreei kezkatzen dieten gaiak aztertzeko

Irailaren 10ean, UAGAko Batzorde Betearazleko kideak Noemí Aguirre Nekazaritza diputatuarekin eta David Fernández Nekazaritza zuzendariarekin bildu ziren, Arabako nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreari eragiten dioten gaietan sakontzeko. Ezustean, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia ere bileran izan zen. Ahaldun Nagusia bertaratu zela aprobetxatuz, hilaren hasieran egindako adierazpenak aurpegiratu zitzaizkion. Halaber UAGAko kideek nabarmendu zuten lehen sektorea kezkatuta dagoela […]

Landa ingurua defendatzen duen “Gutxiengo erradikala” entzuten da Arabako Itzulian

Atzo, irailak 5, LaVuelta txirridularitza itzuliak Araba izan zuen protagonista, bere etapetako bat gure lurraldean ospatu baitzen. Erakusleiho bikaina munduari gure inguruneko edertasuna eta ontasunak erakusteko. UAGAk, beste kolektibo batzuekin batera, aukera hau aprobetxatu nahi izan du landa-inguruneari egiten ari zaion espoliazio prozesuarekin dugun nahigabea jakinarazteko. Energia eta azpiegitura proiektu handiak instalatuz, gure bizibidea edota […]

Logo Gobierno Vasco

Lehen bilera Eusko Jaularitzako Nekazaritza Sail berriarekin

UAGAk aste honetan egin du Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburu berriarekin lehenengo harreman bilera. Bileran Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Raúl Pérez Iratxetak eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari Jorge Garbisuk ere parte hartu zuten. Sailaren behin betiko egitura irailean ezagutzera emango da. Landutako gaien artean, UAGAk berriztagarrien proiektuen inbasioaren aurrean […]

UAGAk Santiagoko Azokan parte hartu zuen

Aurten ere, UAGAk Santiagoko nekazaritza eta abeltzaintzako azokan parte hartu zuen uztailaren 25ean Gasteizen. Oraingo honetan, UAGAren postuak energia berriztagarrien makroproiektuek sektoreari, landa-inguruneari eta lurralde osoari dakarzkien eragin larriak erakutsi nahi izan zizkion gizarteari, proiektu desberdinak azaltzen zituzten panelekin. Azokan banatu genuen liburuxka deskarga dezakezu hemen.

UAGAk Solariako proiektuei aldez aurreko baimena ukatzeko lege iruzur egiteagatik eskatu du alegazioetan

Joan den astean amaitu zen Solariaren Zierbena Solar 2, 3,4 eguzki instalazio fotovoltaikoen eta horiek husteko azpiegituraren baimen administratiboa eta ingurumen ebaluazioa jendaurrean jartzeko izapidea. UAGAk alegazio teknikoak aurkeztu dizkio proiektuari, baita kaltetutako 9 nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiri ere. Alegazioen edukiari dagokionez, UAGAak aurretiazko baimena ukatzeko eta ingurumen-adierazpen bat egiteko eskatu du. Argudioak ugariak dira, […]

UAGAk irailean egingo den Nekazaritza Merkatu Gardenean ekoizle gisa parte hartzera gonbidatzen zaitu 

UAGA, AGArekin batera, irailerako Nekazaritza Merkatu Garden berria antolatzen ari da. Hitzordua irailaren 14an izango da Gasteizko Urrezko Zeledonen plazan, Correosen aurrean, goizeko ordutegian. Merkatu honek nekazaritzako produktuen zuzeneko salmenta eta sasoiko, hurbileko eta kalitatezko elikagaien kontsumoa sustatzen ditu. UAGAtik jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Bertan zure produktuak saldu eta gizarteari Araban eta Trebiñun […]

15.000 alegazio Araba setiatzen duten makroproiektu energetikoen aurka

Uztailaren 10ean, asteazkena, amaitzen zen Arabako hainbat proiektu fotovoltaiko eta eolikori alegazioak aurkezteko epea. UAGAk, hainbat elkarte eta herri plataformek 15.000 alegazio aurkeztu genituen. Ekimen horiek gure lurraldean sortzen ari diren arbuioaren adibide argia dira, ez energia berriztagarriak ezartzeagatik, baizik eta garatzen ari diren moduagatik. Alternatiba sentsudunagoak proposatu beharrean, hala nola pabiloietako estalkiak edo errepideetako […]

Paiseje de Mendiola en el Anillo Verde

NPB osorik noiz kobratuko den jakin gabe jarraitzen dugu, epea amaitu eta 12 egunera

2023ko NPBrako kobratzeko azken eguna ekainaren 30a bazen ere, gaur egun oraindik ere, ustiategi batzuei ez zaizkie ekoerregimenei dagozkien zenbatekoak ordaindu. Eusko Jaurlaritza ez da batere eraginkorra izan gai honetan eta sektorea da administrazioen eraginkortasun eza ordaintzen ari dena. Onartezina da erakundeek beren epeak ez betetzea eta gainerakooi modu zurrunean betetzea eskatzen zaigun bitartean.

Energia berdearen zuriketa eta sektorean duen eragina salatu du UAGAk

Energia berriztagarrien proiektuei emandako erantzun sozialaren ondorioz, enpresak eta erakundeek ekimen horiek zuritzen saiatzen ari dira. Beren planek duten hedaduraz, nekazaritza-lurretan, zein landa-ingurunean edota gizarte osoan duten eragina txikia izango dutela iruzurtuz, gizarte publikoan duten irudi txarra aldatu nahian. Aste honetan, Espainiako lur emankorren % 0,2 “soilik” eguzki-panelez beteta daudela ziurtatzen duen azterlan baten berri […]