Lehen sektoreak sail propioa izango du Eusko Jaurlaritzan eta Foru Aldundian
Joan den larunbatean hartu zuen lehendakari kargua Imanol Pradalesek, Eusko Legebiltzarrean botoen gehiengoa lortu ondoren. Egun berean ezagutu zen gobernu berriaren egitura, 15 kontseilaritzarekin, lehen sektorerako esklusiboa izango den berri batekin. Elikadura, Landa Garapen eta Arrantza Sailaren buru Amaia Barredo izango da, orain arte Arabako Foru Aldundiko Iraunkortasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturaleko diputatua izan dena. […]















