Cargando…

Aldundiarekin hartutako konpromisoak

UAGA Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezekin eta Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Inguruneko diputatu Amaia Barredorekin bildu da gaur, sektorearen aldarrikapenei heltzeko. Bilera ona izan da, Administrazioak konpromiso irmoak hartzea lortu baitu. UAGAk badaki lortutakoa ez dela nahikoa eta oraindik lan asko dagoela egiteko. Horregatik, akordio hauek eta beste administrazio batzuekin lortu daitezkeenak betetzen direla bermatzen […]

paisaje cerealista

Hileroko bilerak Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin

Urteko lehen aste honetan, hainbat gai aztertzeko UAGAk Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bilerak egin ditu. Lehenengo bilera Ogasuneko diputatu Itziar Gonzalo de Zuazorekin izan zen. 2023ko urteko BEZaren itzulketak aurreratzeko eskatu zitzaion, Estatuko gobernuaren erabakiz produktu jakin batzuk % 0ko BEZera jaisteak sortutako arazoa denboran luzatu ez dadin. Sindikatuak proposatu zuen sail honekin bilera periodikoak […]

UAGAk 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programaren Jarraipen Batzordean parte hartu du

UAGAk aste honetan Eusko Jaurlaritzak deitutako 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren (LGP) Jarraipen Batzordean parte hartu du 2015-2020 LGPri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak betearazpen-ehunekoei buruzko informazioa eman zuen. Ehuneko horietan, betearazpen-mailak aurreko urteetan bezala jarraitzen du, Estatuko eta Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik. Kooperazio-neurriari dagokionez, UAGAk VITISOS, NEKADI GO eta GO DRONE proiektuak azaldu ditu, […]

finca de cebada

2023 urteko NPB laguntzen aurrerapenak

Aldundiak UAGAri jakinarazi dio 2023ko NPB laguntzen aurrerakina ordaindu duela. Zehazki, aurrerakina honako hau da: iraunkortasunerako errentaren oinarrizko laguntzaren % 70, birbanaketa-ordainketaren % 70, eta behi-esneari lotutako laguntzaren % 70, betiere dagozkion kontrolak gainditu dituzten onuradunentzat. Aurrerapen hau gutxi gorabehera bat dator kobratu beharreko laguntzen zenbateko osoaren % 50arekin. Gainerako ordainketa eskubideen kontrolak eta lagapenak […]

Eskola-jantokien krisiaren aurrean, tokiko produktua

Azken egunotan hainbat ikastetxek salaketa ugari egin dituzte catering-enpresek beren jantokietan eskaintzen dituzten menuen kalitate txarraren inguruan. Kostu txikia saritzen duten lizitazio publikoen ondorioz, horrelako egoerak gertatzen dira. UAGAren ustez, administrazioak kudeatzen dituen lehiaketa publiko horiek beste irizpide batzuk izan beharko lituzkete kontuan, hala nola tokiko produktua erabiltzea menuak egiteko. Irizpide horiek aldatzeko eta gure […]

viñas con cubierta vegetal en suelo

Landare-estalkiei buruzko prestakuntza-ekintzak, NPBren eko-erregimenen esparruan

Nekazaritza Ministerioak (MAPA) eta Lurzoru Biziak Kontserbatzeko Espainiako Elkarteak (AEACSV) hitzarmena sinatu dute lurzoruak kontserbatzeko prestakuntza-ekintzak garatzeko, NPB berriaren barruan. Azaroaren 21ean, “Estalkiak NPBren Eko-Erregimenen Esparruan” izeneko webinarra programatu da, dohainik inskribatzekoa. Bertan, kontserbazioko nekazaritza zer den ulertzeko eta landare-estalkiak zer diren, horiek egiteak zer dakarren eta Eko-Erregimenetan aurreikusitako estalkien edozein neurriri heldu ahal izateko […]

vacas de carne

GHEren aurrean abeltzaintzako ustiategien bideragarritasuna bermatzeko  UAGAk Mahai bat sortzea proposatu du

UAGAk, Arabako abeltzaintza-sektoreko elkarte eta eragileekin batera, gaixotasun hemorragiko epizootikoaren (GHE) egoera aztertzeko Arabako Aldundiak deitutako bilera batean parte hartu du. Gaixotasunaren bilakaerak gora egiten jarraitzen du, Arabako abeltzaintzako ustiategien % 28ari eragiten dio, baina Aldundiak onartu du ez direla datu guztiak azaleratu. Bizkaia eta Gipuzkoako gaixotasunaren joera errepikatuz gero, abereen erroldaren % 4a gaindituko […]

Ovejas muertas por ataque de lobo

Egunero otsoek 35 eraso eragiten dituzte abereei Estatu mailan

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) gobernu berriari eskatuko dio berehala zuzentzeko Teresa Riberak 2021eko irailean egindako akatsa, otsoa babestutako espezieen artean sartzea, eta bide batez Europar Batasunaren ildoan jartzea, babes hori malgutzea eskatzen ari baita. Lehen urte honetan, “Ribera Legea”ren ondorioz, otsoen erasoak %20 igo dira. Otso gehien dituzten autonomia-erkidegoetan (Asturias, Kantabria, Galizia, Gaztela […]

almacen agrícola

UAGAk Aldundiari aseguruak kontratatzeko laguntzak handitzeko eskatu dio 

UAGAko Batzorde Exekutiboa Foru Aldundiko Iraunkortasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturaleko Sailarekin bildu da aste honetan, uda baino lehen adostu ziren hileroko bileren barruan. Bilera hartan harri-jasaren eta lehortearen ondorioak arintzeko laguntzak eskatu ziren eta diputatuak jakinarazi zuenez, laster martxan jarriko dira. UAGAk beste sektore batzuetarako aseguruak kontratatzeko laguntzak zabaltzea ere eskatu du. Orain arte, mahasti- […]

fincas agrícolas

2023ko kanpainako eko-erregimenen behin-behineko zenbatekoak argitaratu dira

Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) aurrerakinak ordaintzeko behin-behineko zenbatekoak argitaratu ditu NBEFk, 2023ko kanpainako eko-erregimenei dagokienez. Laguntza horien urteko ordainketa bi alditan egin ahal izango da: nekazari edo abeltzain bakoitzak jasotzeko eskubidea duen zenbateko osoaren % 70eko aurrerakina, laguntza eskatzen den urteko urriaren 16tik azaroaren 30era bitartean egin ahal izango dena, eta eskaera egin eta hurrengo […]

Manifestazio jendetsua Kordoban, EBri beste nekazaritza politika bat eskatzeko

Milaka nekazari eta abeltzain bildu ziren irailaren 5ean Kordoban, Europako nekazaritza-politika aldatzea eskatzeko, gure elikadura-sistema eta nekazaritza-eredu profesionalizatua bermatzeko. Deialdia COAG, ASAJA, UPA eta Nekazaritzako eta Elikadura Kooperatibek elkarrekin egin zuten, eta EBko Nekazaritza ministroek Andaluziako hirian egindako bilera baliatu zuten “joko-arau berriak” eskatzeko, non elikadura, gure ekoizpen-sistematik bermatuta, segurtasunaren eta kalitatearen gainean eraikita, lehentasun […]

NPB egokitzeko epea irailaren 22ra arte luzatu da

NPBri buruzko Estatuko araudia 2022an onartu zen, eta aukera ematen die nekazariei eskaera aurkezteko eta aldatzeko epearen ondoren, administrazio-kontroletan edo monitorizazio bidezko kontroletan atzemandako balizko ez-betetzeak zuzentzeko, murrizketak eta administrazio-zehapenak saihesteko eskaera bakarra egokitu ahal izatea. Printzipioz, Errege Dekretuak ezarritako epea 2023ko irailaren 8an amaitzen da. Hala ere, aldez aurretik NBEFri jakinarazita, aukera ematen du […]

NPB berriari buruzko 2024rako berrikuntzak

Aste honetan Aldundiak hainbat hitzaldi informatibo eskaini ditu NPB berriaren alderdiei buruz, 2024ko kanpainari begira kontuan hartzeko. Jardunaldiek laborantza-lurren Eko erregimenei buruzko gaiak zehazteko balio izan dute, baita baldintzazkotasun indartuaren eskakizunak gogorarazteko ere. Hauek oraindik behin betiko onartzeke daude: Eko erregimenak: Ureztatze-lurzsail bezela 2024an ureztatuko diren edo 2021-2023 aldian ureztatu diren lurzati guztiak (221. gorabehera) hartuko […]