Abenduaren 12a, Nekazaritza Ustiategietako Fiskalitate Ikastaroa
UAGAk nekazaritzako ustiategietako fiskalitateari buruzko ikastaroa antolatu du. Nekazaritza-ustiategien eredu ezberdinak kontuan hartuta (pertsona fisikoak, titulartasun partekatuko erakundeak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak, kooperatiba-sozietateak, sozietate mugatuak), ustiategi bakoitzaren zerga-betebehar guztiak berrikusiko dira. Gainera, zerga-betebehar mota bakoitzeko aurkezteko modua, dauden ereduak, aurkezpen-datak eta zerga horietako bakoitza likidatzeko moduaren adibide argi eta errazak emango dira. Ikastaroa abenduaren 12an, asteartean, […]














