Cargando…

Añana kuadrilak nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa eskainiko du

Añanako LGEk nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du datozen asteetarako. Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, irailak 25, goizeko 9etan Lantarongo Udaletxean eta lurzoruaren osasunaren garrantzia jorratuko du. Hurrengo hitzaldiek nekazaritzan eta abeltzaintza birsortzailean sakonduko dute. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete Kuadrillara deituz, 945 332 118 telefonoan. Hitzaldien, ordutegien eta kokapenen kartela […]

vacas pastando

GHEren aurrean zaintza zorrotza izatea gomendatu du UAGAk

UAGAk jakin du Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren (GHE) zenbait kasu detektatu direla Arabako zenbait eskualdetan. Horregatik, behaketa eta zaintza zorroztea gomendatzen du, diagnostiko goiztiarra lortzeko  eta tratamendu aringarriak aplikatu ahal izateko. Gogorarazten dizuegu gaixotasun honen presentziaren sintoma garrantzitsuenak hauek direla: Aurpegiko eta betazaletako hantura Sukarra Arnasteko zailtasunak Aparra ahoan Muturra gorritzea edo ezkatatzea Errapea gorritzea Mihiaren […]

Ovejas muertas por ataque de lobo

Otsoen erasoak gogortu egin dira abeltzaintza-ustiategietan

Azken aste hauetan, gutxienez 5 eraso detektatu dira Arabako hainbat eremutan. Horiek bata bestearen atzetik datoz, etengabeko eta itxuraz saihestezina den tanta jario gisa, abeltzaintza sektorearen ezintasunaren aurrean. Otsoaren presentzia hedatu egin da eta erasoak orokortu egiten dira lurralde historikoko mendi publikoaren zati zabal batean. Gainera, azken asteotako hilketek Gorbeia inguruan ere talde bat dagoela […]

Aldundiak 2025ko NPBaren laborantza lurrentzat egongo diren aldaketak azaldu ditu

Aldundiak Arabako nekazaritza-sektoreari dei egin dio aste honetan, NPB 2025en hurrengo eskaeran kontuan hartu beharreko kontu garrantzitsuenak azaltzeko, gure lurraldean aldaketa garrantzitsurik ez dagoela adierazi badu ere. Hitzaldietan, indarrean dagoen araudia berrikusi da eta ondorioztatu da BCAMek ez dutela aldaketa nabarmenik izango. Hala ere, aldaketa batzuk gauzatu dira Gobernuak egindako malgutzearen ondorioz, hala nola, uzta […]

Gaixotasun hemorragiko epizootikoa jasan duten ustiategientzako laguntzak argitaratu dira

Arabako Foru Aldundiak duela gutxi argitaratu du gaixotasun emergenteak eragindako galera ekonomikoak konpentsatzeko laguntzei buruzko dekretua. Halaber, laguntza argitaratu den egunera arte EHE jasan duten eta dirulaguntza jasotzeko onuradunak diren ustiategien zerrenda argitaratu du. Laguntzen zenbatekoak behin betikoak dira abuztuaren 28tik aurrera eta ofizioz kudeatuko dira. Arabako Lurralde Historikoan gaixotasun berriak agertzeak eragindako kalteengatiko laguntza […]

Elikadura-katea digitalizatzeko laguntzak emateko epea zabalik Irailaren 19ra arte

Eusko Jaurlaritzak laguntza-deialdi berri bat argitaratu du, elikatze-katearen industria digitalizatzen eta integratzen laguntzeko. Hiru laguntza-ildo bereizi ezarri dira: Enpresentzako laguntzak digitalizazioari ekiteko: soluzio digitalen inplementazioa, ERPen moduko kudeaketa aurreratuko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, merkataritza elektronikoaren ezarpena, etab. Enpresentzako laguntzak digitalizazioan aurrera egiteko eta 4.0 teknologia txertatzeko: digitalizazioa ekoizpen-prozesuan eta produktuaren kontrola, elikagaien industriaren negozio-datuen analisia, […]

caballos

Animalia basatien aurkako babes neurriak erosteko eta hazi zaldiak erosteko laguntzak argitaratu dira

Abeltzaintzarako zenbait dirulaguntza argitaratu ziren joan den ostiralean ALHAOn. Alde batetik, “Euskal Herriko Mendi Zaldia” arrazako hazi zaldiak erosteko laguntza argitaratu zen. 12 hilabetetik gorako arren erosketak sartuko dira dirulaguntza honetan eta 2024ko urtarrilaren 1etik irailaren 6ra bitartean egindako eragiketak sartuko lirateke, Irailaren 6 delarik eskaria aurkezteko azken eguna. Bestalde, fauna basatiaren erasoetatik babesteko, bi […]

ARDATZAren argazki lehiaketan hartu parte

Udaro bezala, Ardatzak bere urteroko argazki-lehiaketa jarri du abian, gure landa-inguruneko egunerokotasuna jasotzen duten argazkiak jasotzeko. Aurten, “Lehen sektoreko baloreak eta koloreak” aukeratu da lehiaketarako. Lehiaketara gai honekin zerikusia duten irudiak sartu ahal izango dira. Lehiaketako lehen saria nekazalturismo batean gehienez 8 lagunentzako egonaldia izango da. Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta ditzakezu. Animatu parte hartzera eta […]

EHEren prebentzio txertoa uztailaren 24a baino lehen eska daiteke Abere zentroan eta dagoeneko kasu bat erregistratu da Araban

Gaur jakin denez, EHE (Gaixotasun Hemorragiko Hepizootikoa) kasu berri bat atzeman da Araban, baina behin betiko konfirmatu gabe dago oraindik. Gure lurraldean gaixotasun hori berriro agertzen bada, kontu handiz ibili behar da. Zentzu horretan, Ministerioak baimendu berri duen txerto prebentiboa izango du Aberek eta 8. serotipoaren kontrakoa da. Bi dosi beharko dira animalia bakoitzeko eta […]

UAGAk irailean egingo den Nekazaritza Merkatu Gardenean ekoizle gisa parte hartzera gonbidatzen zaitu 

UAGA, AGArekin batera, irailerako Nekazaritza Merkatu Garden berria antolatzen ari da. Hitzordua irailaren 14an izango da Gasteizko Urrezko Zeledonen plazan, Correosen aurrean, goizeko ordutegian. Merkatu honek nekazaritzako produktuen zuzeneko salmenta eta sasoiko, hurbileko eta kalitatezko elikagaien kontsumoa sustatzen ditu. UAGAtik jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Bertan zure produktuak saldu eta gizarteari Araban eta Trebiñun […]

cabra amamantando

Industriak ahuntz-esnearen merkatua suntsitu du, Txinak errefusatu dituen soberakin Holandarrekin

Nekazarien eta Abeltzainen Elkarteen Koordinakundeak (COAG) ahuntz-esnearen ekoizleek bizi duten egoera larria salatu du. 2024ko otsailean industriak batez beste 1,032 €/litro ordaindu zituen Espainian ahuntz-esneagatik, baina une honetan, 0,85€/litrora jaisteko asmoa du. Esne industriak Herbehereetatik datorren ahuntz esnearen eskaintza merkean justifikatu du produktuarekiko prezioaren jeitsiera. Holandako esnearen eskaintzak gora egin du izan ere orain arte bere […]

Nekazaritza Ministerioak zalantzak sortzen ditu ustiategiko albaitariaren borondatezko izaerari buruz

COAGek eta Asajak salatu dute ustiategiko albaitariaren borondatezko izaera jaso beharko lukeen Errege Dekretuaren zirriborroak ez dituela betetzen Nekazaritza ministroak, Luis Planasek, nekazaritza-erakundeekin hartutako konpromisoak. Gaur egungo idazketarekin, 2025eko ekainaren 1etik aurrera nahitaezkoa izango da ustiategi guztiek Osasun Plan Integral bat izatea eta plan hori ustiategiko albaitari batek edo ADSG, integratzaile edo elkarte bateko albaitariek […]

Elikadura Katearen Legea garatzen duen Euskal Dekretua aurkezteko online jardunaldia Uztailaren 11n

Joan den maiatzean, Eusko Jaurlaritzak Elikatze Kateari buruzko Legea garatzeko dekretu bat onartu zuen. Bertan, Legearen neurriak Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrura ekartzen ditu. Lege hori garatzeko beharrezkotzat jo dituen beste tresna batzuk arautzen ditu. Araudi horren puntu garrantzitsuenak ezagutarazteko, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Food Clusterrek webinar bat antolatu dute, uztailaren 11n, goizeko 10etan. Parte hartzeko, […]

Ekainaren 13an, kontzentrazioa Batzar Nagusietan, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera estrategikotzat jotzeko

Datorren ostegunean, ekainaren 13an, Batzar Nagusietako Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko Batzordeak, Arabako nekazaritza eta abeltzaintza jarduera estrategiko izendatzeko mozioa bozkatuko du. Mozio hau Araba Bizirik, Bionekazaritza eta UAGAren proposamenez aurkeztu da, eta bere helburua da nekazaritza-lurra zaintzea eta familia-ustiategien titular diren nekazarien eta abeltzainen jarduera babestuko duten politika aktiboak eta araudi erregulatzailea garatzea. UAGAk, Araba Bizirik-ek […]