Cargando…
cajas de leche

Oinarrizko elikagaien BEZa % 0n jarraitzea onartu Gobernuak

Ministroen Kontseiluak errege lege-dekretu bat onartu du aste honetan, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko hainbat neurri luzatzeko. Irailaren 30era arte oinarrizko elikagaien BEZa % 0ra luzatzea barne hartzen du arauak. Esnea, ogia, irinak, frutak, barazkiak, lekaleak, zerealak, tuberkuluak, gaztak eta arrautzak dira onartutako produktuak, aurreko listan ez bezala, honakoan […]

Elikadura Katearen Legea garatzen duen Euskal Dekretua aurkezteko online jardunaldia Uztailaren 11n

Joan den maiatzean, Eusko Jaurlaritzak Elikatze Kateari buruzko Legea garatzeko dekretu bat onartu zuen. Bertan, Legearen neurriak Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrura ekartzen ditu. Lege hori garatzeko beharrezkotzat jo dituen beste tresna batzuk arautzen ditu. Araudi horren puntu garrantzitsuenak ezagutarazteko, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Food Clusterrek webinar bat antolatu dute, uztailaren 11n, goizeko 10etan. Parte hartzeko, […]

Errioxa JDKren Kontseilu Arautzaileak aldaketak sartu ditu 2024ko kanpainako arauetan

Errioxako JDKren Kontseilu Arautzailearen osoko bilkurak joan den ekainaren 14an onartu zituen 2024ko mahats-bilketa arautuko duten kanpainako arauak. Berrikuntza nagusia, babestutako errendimendua gainditzen duen gehiegizko produkzio guztia destilaziora bideratu beharko dela da. Klima-arrazoiengatiko desbiderapenaren % 4 barne, gaur egun mahaiko ardora bideratzen dena. Gainera, upeltegiko sarrera maximoa (“azken pisaketa” esaten zaiona) % 125etik % 115era […]

UAGAk Gozo Salburua jardunaldian parte hartu du, eskola-elikadura iraunkorra eta osasungarria sustatzeko

Maiatzaren 26an, Gasteizko hezkuntza-komunitatea Salburuako gizarte-etxean bildu zen Gozo Salburua jardunaldia ospatzeko, eskola-elikadura iraunkorra eta osasungarria sustatzeko ekimenaren baitan. EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoak) eta GPGAk (Gure Platera, Gure Aukera) antolatuta, hezkuntza-komunitate osoak, nutrizioan adituak diren profesionalek eta beste kolektibo batzuek parte hartu zuten jardunaldian, besteak beste, UAGAk. Joseba Martinez de Mendijur, UAGAko ordezkariak, lehen sektoreak […]

Eusko Jaurlaritzak nekazaritzako produktuen hurbileko salmenta arautu du dekretu berri baten bidez

Eusko Jaurlaritzak duela gutxi argitaratu du hurbileko salmentaren bidez merkaturatutako elikagaien baldintza higieniko-sanitarioak, trazabilitatekoak, etiketatzekoak eta publizitatekoak arautzen dituen dekretua. Hurbileko salmenta ekoizleak kontsumitzaileari zuzenean saltzea da, azoka batetan zein telematikoki egiten bada ere, hau da betiere telefonoz edo interneten bidez  kudeatu eta produktua adostutako leku batean entregatzen bada. Arau berriak zirkuitu laburreko salmentaren kontzeptua […]

pPuesto de Uagalur en la feria santiago

Santiago Azokako salmenta postuak eskatzeko epea zabalik

Arabako Foru Aldundiak deialdia ireki du 2024ko Santiago Azokan pertsonek, enpresek edo erakunde ekoizleek beren ekoizpena merkaturatzeko parte har dezaten. Parte hartzeko eskabide-inprimakia eta baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, oinarri arautzaileak eta deialdia bera, esteka honetan daude eskuragarri. Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat eta nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat) edo Arabako Foru […]

Ordeño de una vaca de leche

UAGA Kaikurekin bildu da esnetarako behien sektorearen egoera aztertzeko

UAGA Kaiku S. Coop-eko eta Iparlat-eko ordezkariekin bildu da, sindikatuak Kaikuko ustiategi ekarleei eskaintzen zaizkien baldintzen eta elikadura katearen legearen inguruan eskaera bat egin ondoren. Esne-enpresak merkatuaren egoera azaldu zuen, non distribuzioaren menpekotasuna handia den eta industriarako maniobra-tarte txikia. Kontsumo-joerak ere zehaztu zituzten, eraldatutako produktuari eta esne osoari zuzenduak. UAGAk abeltzaintza-ustiategien epe ertain eta luzerako […]

supermercado

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Elikadura Katearen Legea arautzen duen dekretua onartu du

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak aste honetan Elikaduraren Kateari buruzko Legea Euskadin garatzeko zenbait neurri eta tresna bere lurralde-eremuan arautzen dituen dekretua onartu du. Dekretuak Legearen neurriak Euskal Autonomia Erkidegora ekartzen ditu, eta legea garatzeko beharrezkotzat jo dituen beste tresna batzuk arautzen ditu, hala nola “Euskadiko Elikadura Kontratazioaren Merkataritza Jardunbide Egokien Kodea” eta “Euskadiko Elikadura Katearen Behatokia”. […]

Botes de conserva de tomates

Lehiatu Inbertsioa programako laguntzak eskatzeko epea zabalik

Joan den astean Euskadiko Agintaritzaren Aldizkarian nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak 2024rako onartzen dituen agindua argitaratu zen, Lehiatu Inbertsio izenekoa. Programak hainbat laguntza-ildo jasotzen ditu, hala nola nekazaritzako produktuak eta basogintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak, nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo […]

UAGAko kide diren upategiek Arabako Errioxako Ardo Dastaketa Lehiaketan parte hartu dute

Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak, urteko San Prudentzio egunean, Arabako Errioxako ardo-dastatze lehiaketa ospatzen du eta aurten ere, UAGAren laguntza jaso dute. 4 ardoen dastaketan, beraien graduazio alkoholikoa eta jatorrizko herria asmatu behar da. Dastatzea errazteko, 5 herri proposatzen dira, horietako bat faltsua delarik. Lehiaketa honetan 16 elkarte gastronomikok parte hartzen dute. Aurten lparte hartu […]

quesos idiazabal

Apirilaren 22ra arte, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzak eskatzeko epea zabalik

Eusko Jaurlaritzak kalitate-araubideetarako laguntzen deialdia argitaratu du. Laguntzak hiru motatakoak dira: a) 7131 neurria: lehen aldiz kalitate-araubideetan parte hartzeko laguntza. Laguntza urteko prima bat izango da ustiategi bakoitzeko, inskripzio-urtetik hasita eta hurrengo 5 urteetarako. b) 7132 neurria: Erkidegoko merkaturako ekoizle-elkarteen informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntza. c) 3.1 neurria (2015-2022 LGPko kalitate-erregimenetan nekazariek lehen aldiz parte hartzeko […]

Espigas de trigo y harina

Martxoaren 22an, Lanirina proiektuaren aurkezpena

Lanirina Arabako Lautadan garatutako lankidetza-proiektu bat da, eta zerealaren ekoizpen ekologikoari lotutako errotaritza-jarduera txikiak sortzea du helburu. Horrela, zirkuitu laburretan merkaturatu, eskualdeko motor ekonomiko eta sozial gisa jardun eta lankidetza-negozio-eredu berri bat garatu nahi da. Martxoaren 22an proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldia egingo da. Programa kontsultatu eta izena emateko, hemen egin dezakezu.

botellas de vino

Martxoak 21, ardoen etiketatzearen araudi berriari buruzko ikastaroa

2021/2117 (EB) Erregelamenduaren arabera, iazko abendutik nahitaezkoa da ardoaren etiketan ardoen osagaien zerrenda eta nutrizio-aitorpena adieraztea. Etiketetan nutrizio-informazioaren eskakizun berriaren berri emateko eta U-label plataforma aurkezteko, Hazik ikastaro bat programatu du martxoaren 21ean, 15:30etik 17:30era. Ikastaroa online jarraitu ahal izango da. Hemen informazioa zabaldu eta izena eman dezakezu.  

Regando-remolachas.jpg

Erremolatxaren kanpainak azken 25 urteetako batez besteko baliorik baxuenak izan ditu

Euriarengatik erremolatxaren azken entregak faltan direnean, UAGAk amaitutzat eman du erremolatxaren azken urteetako kanpainarik txarrenetako bat. UAGAko kolektiboak 22.900 tona erremolatxa entregatu ditu, %7,95eko deskontuarekin eta 15,18º-ko polaritatearekin. Ekoizpen eskasa lortu da, eta horri azukre-aberastasunaren emaitza baxuak gehitu behar zaizkio, azken 25 urteetako batez besteko balio baxuenak erregistratu baitira. Lehorteak eta laborantza-ziklo osoko tenperatura altuek […]

botellas de vino

EHNEk eta COAGek berankortasunaren aurkako Europako erregelamenduan ordaintzeko gehienezko epe gisa 30 eguneko proposamenari eustea eskatzen dugu

EHNEk, COAGen bitartez, Berankortasunaren Aurkako Europako Erregelamenduan produktuak entregatzen direnetik 30 eguneko epea mantentzeko eskatu du, eta proposamen hori malgutzearen aurka agertu da. Hau nekazarien eta abeltzainen interesen aurka egingo luke, baita enpresa txiki eta ertainei ordaintzeko azkartasunaren aurka ere. Europako Parlamentuan erregelamendu honi buruz eztabaidatzen ari direla kontutan hartuta, EHNE-COAGetik bat egiten dugu Berankortasunaren […]